293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, Terrazak eta mahaitxoak lurzoru publikoan jartzea arautzen duen udal-ordenantzan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, Terrazak eta mahaitxoak lurzoru publikoan jartzea arautzen duen udal-ordenantzaren aldaketa hasiera batean onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2014586