293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2020rako

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak, 2020ko irailaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen aldaketa 2020rako eta, orobat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara zedin. Hasierako onespena 2020ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an. Horren ondotik, espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean. Espedientea jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez duenez erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu, zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen 2020rako aldaketa hori indarrean jarriko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Garesen, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

ZERGAK

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa %0,38 izanen da.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa %0,80 izanen da.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,60.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,24.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14,42 (martxoaren 15eko osoko bilkurako erabakiaren bidez aldatua, 2017ko abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legera egokitzeko):

• Urte 1etik 5 urtera: %2,83

• 10 urte bitarte: %2,73.

• 15 urte bitarte: %2,73.

• 20 urte bitarte: %2,73.

–Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga (etxebizitza hutsen erregistroan agertzen direnak): Karga-tasa izanen da hiri-lurraren gaineko kontribuziorako indarrean dagoen tasaren %0,40 lehenengo urtean, %0,50 bigarren urtean, eta %150 hirugarren urtean eta hurrengoetan (2020ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 10ekoa, ordenantzaren hasierako onespena).

–Hirigintzako aprobetxamendu unitatea: sustatzaileak proposamena eginen du.

PREZIO PUBLIKOAK

1.–ORDENANTZA, ZENBAIT PREZIO PUBLIKO ARAUTZEN DITUENA (2008KO 134. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA, AZAROAREN 3KOA, ALDATUA: 2014KO 103. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA, MAIATZAREN 28KOA)

–Udalaren titulartasuneko higiezinak edo lokalak erabiltzeagatik:

• Tutoretzapeko etxebizitzak (2020ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).

  • Kuota: Lanbide arteko gutxieneko soldataren %10 (1.050 euro).
  • Kuota ezarriko da bakoitzaren diru-sarreren arabera eta irizpide horren araberako proportzioan.

• Erabilera anitzeko gela, batzorde aretoa:

  • Ordubete, berogailurik gabe, 6,70 euro.
  • Ordubete, berogailuarekin, 9,60 euro.
  • Taldeen jarduerak (2 euro lagun/hilabetea): 2,00 euro.

• El Vínculo etxea:

  • Zeremonia zibilak egiteko (ezkontzak etab.):
  • Garesen erroldaturik ez daudenentzat 120,00 euro.
  • Garesen erroldaturik daudenentzat (bat bakarra) 20,00 euro.
  • Erakusketa aretoa (iraupena, 3 aste inguru) 106,00 euro.
  • Hitzaldi aretoa, ordu edo horren zatiki bakoitzeko 9,60 euro.

• Eskualdeko ikastetxea (eskola ordutik kanpo). Ikasgelako:

  • Ordubete, berogailurik gabe, 6,70 euro.
  • Ordubete, berogailuarekin, 9,60 euro.

• Belar artifizialeko zelaia, Osabidean:

  • Garesko futboleko kirol kluba ez den beste taldeek erabiltzen badute:
  • Futbol 8 Futbol 11:

ARGIRIK GABE

ARGIAREKIN

ARGIRIK GABE

ARGIAREKIN

Entrenamenduak (1,5 h): Aldagela 1

50 euro

60 euro

100 euro

120 euro

Partidak: 2 aldagela

60 euro

70 euro

120 euro

140 euro

• Kiroldegiko pabilioia:

Kirol instalazioak erabiltzeko ordenantza fiskala (2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa):

  • Pista osoa, ordubete 23,00 euro.
  • Pista erdia, ordubete 13,00 euro.
  • Taekwondo aretoa, ordubete 13,00 euro.
  • Dutxa, 2,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea, 10 lagun arte, 15,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea, 20 lagun arte, 20,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea, 30 lagun edo gehiago, 25,00 euro.

• Zamariain pilotalekua:

Kirol instalazioak erabiltzeko ordenantza fiskala (2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa):

  • Kantxa argirik gabe, 3,60 euro/ordua.
  • Kantxa zati baterako argiaren fitxa, 1,50 euro/ordua.
  • Kantxa osorako argiaren fitxa, 3,00 euro/ordua.
  • 8 partaide baino gehiagoko jarduera, 7,50 euro/ordua.
  • Urtebetetzeetarako erreserba, 3,60 euro/ordua.
  • Fidantza: 40 euro, urtebetetzeetarako erreserba kasuetan.

20 euroko fidantza ezarriko da Udalaren titulartasuneko higiezin edo lokal horietara sartzea ahalbidetzen duen giltza elektrikoa hondatzeagatik edo galtzeagatik erantzuteko.

2.–ORDENANTZA FISKALA, MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO TARIFAK ETA ONARPENA ARAUTZEN DITUENA (2017KO 68. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA, APIRILAREN 6KOA)

–Udalaren dirulaguntza duten udalerrietako ikasle ofizialak. Urteko kuota:

• Musika eta mugimendua (4 eta 6 urte bitarteko ikasleak): 120,50 euro.

• Musika-hizkuntza: (edo harmonia): 134,00 euro.

• Instrumentua 30’ edo kantua: 241,00 euro.

• Instrumentua 45’ (aukerako minutuak, diruz lagunduak): 361,50 euro.

• Instrumentua 45’ (aukerako minutuak, dirulaguntza gabeak): 482,00 euro.

• Abesbatza edo banda: 48,00 euro.

• Konboa edo fanfarrea (aukeran, ikasle kopuruaren arabera): 85,00 euro.

• Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP): 482,00 euro.

–Udalaren dirulaguntzarik gabeko udalerrietako ikasle ofizialak. Urteko kuota:

• Musika eta mugimendua (4 eta 6 urte bitarteko ikasleak): 241,00 euro.

• Musika-hizkuntza: (edo harmonia): 268,00 euro.

• Instrumentua 30’ edo kantua: 482,00 euro.

• Musika tresna 45’: 723,00 euro.

• Abesbatza edo banda: 96,00 euro.

• Konboa edo fanfarrea (aukeran, ikasle kopuruaren arabera): 170,00 euro.

• Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP): 964,00 euro.

–Matrikulazioa:

• Izena emateko eskubideak eta tasa akademikoa: 10 euro.

• Irakasgaiak: 15 euro bakoitzeko.

• Akordeoi, klarinete, flauta eta tronpetako hastapen ikastaroen matrikulazioari dagokionez, ikasturteko tasaren %25eko hobaria izanen dute Garesen erroldaturik diren 16 urte bitarteko ikasleek. Sustapen hori matrikula kopuru zehatz bati aplikatuko zaio, betiere matrikulazio ordena kontuan hartuz.

3.–ORDENANTZA, UDALAREN LANABESAK, MAKINERIA ETA BESTE MAILEGATZEA ARAUTZEN DUENA (2011KO 130. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA, UZTAILAREN 4KOA)

–Mahaiak: 3 euro/eguna/unitatea.

–Aulkiak: 0,50 euro/eguna/unitatea.

–Agertokia: 75 euro/eguna.

–Hesiak, seinaleak: 10 euro/eguna/unitatea.

Salbuespenak:

Udalak lagundutako kultura edo kirol ekitaldien kasuetan, baita udal batzorderen batek babesturikoenetan ere, antolatzaileek ez dituzte prezio publiko horiek ordaindu beharko Udalaren titulartasuneko higiezinak edo lokalak erabiltzeagatik edo ekitaldi horietarako elementuak lagapenean jasotzeagatik, eta berdin beste udalekin edo irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeekin, mota horretako ekitaldietan.

4.–ORDENANTZA FISKALA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO (2013EKO 165. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA,
ABUZTUAREN 28KOA)

DENBORALDIKO ABONAMENDUA

HILEKO ABONAMENDUA (DATATIK DATARA)

- 0 eta 3 urte bitartekoak: 0,00 euro

- 0 eta 3 urte bitartekoak: 0,00 euro

- 4 eta 11 urte bitartekoak: 42,00 euro

- 4 eta 11 urte bitartekoak: 26,00 euro

- 12 eta 17 urte bitartekoak: 47,00 euro

- 12 eta 17 urte bitartekoak: 31,00 euro

- 18 eta 64 urte bitartekoak: 62,00 euro

- 18 eta 64 urte bitartekoak: 36,00 euro

- 65 urtetik gora: 42,00 euro

- 65 urtetik gora: 26,00 euro

HAMABOSTALDIKO ABONAMENDUA

EGUNEKO TXARTELA

- 0 eta 3 urte bitartekoak: 0,00 euro

- 0 eta 3 urte bitartekoak: 0,00 euro

- 4 eta 11 urte bitartekoak: 35,00 euro

- 4 eta 11 urte bitartekoak: 4,50 euro

- 12 eta 17 urte bitartekoak: 40,00 euro

- 12 eta 17 urte bitartekoak: 5,50 euro

- 18 eta 64 urte bitartekoak: 45,00 euro

- 18 eta 64 urte bitartekoak: 6,50 euro

- 65 urtetik gora: 35,00 euro

- 65 urtetik gora: 4,50 euro

Azken ordua (18:00etatik 20:00etara): 2,00 euro.

Kenkariak:

–Minusbaliotasunik izanez gero: gutxienez ere %33ko minusbaliotasuna dutela frogatzea. %50 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.

–Langabeen edo 18 urtetik beherako seme-alaben kasuan, horien gurasoak biak langabezian badaude edo familia gurasobakarrak badira eta zaintza eta jagoletza duen ezkontidea langabezian badago: langabeziaren txartel eguneratuarekin frogatuko du eta, kasua bada, familiaren egoerari buruzko zinpeko aitorpenarekin. %30 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.

–Familia ugarien kasuan: familia ugariaren txartelarekin frogatuko da. %20 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonamendua.

–Gutxienez 20 lagunekoak diren herritik kanpoko taldeak: 3,00 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.

–50 lagunetik gorako taldeak, herritik kanpokoak: 2,50 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.

Taldeei kenkariak ezartzeko, lagun guztiek (20, 50 edo gehiago) bertan egon beharko dute sarrera ordaintzeko unean.

Kenkaria eskuratu ahal izateko, behar den eskaera aurkeztu beharko diote Udalari eta horrek erabakiko du eman edo ez. Ezin dira bi kenkari edo gehiago batera aplikatu.

5.–ORDENANTZA FISKALA, JUBILOTEKA ZERBITZUA EMATEKO/ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA (2019KO
139. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA, UZTAILAREN 18KOA)

PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK

ERABILTZAILE KUOTA

HILABETEAN

ZENB. HONETATIK

ZENB. HONETARA

Hau baino handiagoa:

15.000,01 euro

15 euro

10.692,01 euro

15.000 euro

10 euro

7.980,01 euro

10.692 euro

5 euro

0 euro

7.980 euro

0 euro

6.–GARESERA BISITA GIDATUETARAKO TARIFAK

–20 eta 35 lagun artean: 2,50 euro laguneko.

–35 lagunetik gora: 2,00 euro laguneko.

–Bi autobus bete: 1,00 euro laguneko.

–Garesko ikastetxe publikoa: Doan.

Bisitaren iraupena ordu eta erdikoa izanen da, gutxi gorabehera.

Gurutzearen eliza, Santiago eliza eta zubi erromanikoa bisitatzen dira. Ibilbidea egiten da Gurutze kaletik, Kale Nagusitik eta Julian Mena plazatik.

Garesera bisita osatzen bada beste leku batekin, esaterako, Eunate, Obanos, Donejakue bidearen zati batean ibiltzea..., euro 1 gehiago pertsonako.

TASAK

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA (2017KO 68. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA, APIRILAREN 6KOA)

I. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak:

–Lurrean: 226,15 euro.

–Nitxoan: 171,55 euro.

–Errautsak: 72,60 euro.

–Panteoian: 226,15 euro.

II. epigrafea.–Hobitik ateratzea:

–Hilotzak: 225,00 euro.

–Gorpuzkiak (lurretik, nitxotik eta panteoitik):

• Batena: 151,25 euro.

• Batzuenak (bakoitzagatik): 78,65 euro.

–Gorpuzkiak erraustea:

• Identifikaziorik gabe: 61,38 euro.

• Identifikazioarekin: 184,15 euro.

III. epigrafea.–Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioak:

–Lurrean hobiratzea:

• Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.

• Luzapena (10 urterako): 250,00 euro.

–Nitxoan:

• Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.

• Luzapena (10 urterako): 250,00 euro.

• Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 20,00 euro.

–Kolunbarioan:

• Lehen kontzesioa (15 urterako): 163,50 euro.

• Luzapena (10 urterako): 109,00 euro.

• Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 11,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA (2017KO 65. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN ARGITARATUA, APIRILAREN 3AN)

Lurzoruko aprobetxamendu bereziak

Mahaiak, aulkiak, beladoreak (m² edo zatiki bakoitza): Ordenantza, 2012ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 4koa:

–Urte osoa:

• Mahai eta aulkiak: 20,00 euro.

• Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak: 23,00 euro.

• Upelak, lore askak, beste batzuk: 10,00 euro.

–Udako denboraldia (martxoaren 15etik urriaren 31ra):

• Mahai eta aulkiak: 16,50 euro.

• Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak: 19,50 euro.

• Upelak, lore askak, beste batzuk: 8,25 euro.

Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko: Ordenantza, 2016ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala maiatzaren 13koa:

–Finkoak ez direnak, egun bakoitzeko: 10,00 euro.

–Finkoak, hiruhileko bakoitzeko (larunbatak/7 m): 100,00 euro.

–”Piperrak” (3 hilabete/12x8 m): Ordenantza, 2013ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa: 250,00 euro.

–Azoka txikiak (festetan).

–Baimenduak, saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko: 2,50 euro.

–Baimenduak, saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,00 euro.

–Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko: 3,00 euro.

–Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,50 euro.

–Atrakzioak (zaldiko-maldikoak, puzgarriak...):

• 50 m² bitarte (euro/eguna): 60,00 euro.

• 51tik 100 m² bitarte (euro/eguna): 75,00 euro.

• 100 m²-tik gora (euro/eguna): 105,00 euro.

Festetan, kalez kaleko salmenta denean, 20 euroko fidantza emanen da, baimena eskatzen denean.

–Bestelako aprobetxamenduak: aldamioak, edukiontziak.. (6,00 euro, gutxienez).

–Kutxazain automatikoak, urtean: 120,00 euro.

–Saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 60,75 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,55 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 6,00 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 60,00 euro.

–Pasabiderako lizentzia (Ordenantza, bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituena: 2018ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 20koa, eta haren aldaketa, berriz, 2018ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13ko):

• Autoen 3 aparkaleku arte: 25 euro metro eta urte bakoitzeko (90 euro gehienez ere).

• 4 aparkaleku edo gehiago: 45 euro metro eta urte bakoitzeko + 6 euro x aparkaleku kopurua.

• Plaken fidantza: 28 euro.

• Lehengoratzeko fidantza: 72 euro.

–Tasa, garabi zerbitzuak ibilgailua eremu publikotik kentzeagatik (Ordenantza, bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituena: 2018ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 20koa, eta haren aldaketa, berriz, 2018ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13ko):

KONTZEPTUA

EGUNEKOA

JAIEGUN-GAUEKOA

Zerbitzu ezeztatua:

54,45 euro

81,68 euro

Autorako zerbitzua:

108,90 euro

187,55 euro

Furgonetarako zerbitzua:

145,20 euro

217,80 euro

Furgoirako zerbitzua + 5 TN BGP:

242,00 euro

363,00 euro

Gauekoa: 20:00etatik 8:00etara egunero. Jaiegunekoa: larunbat, igande eta jaiegunak.

–Erreserbatzeko lizentzia (Ordenantza, bide publikoetan pasabidearen lizentziak arautzen dituena: 2018ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 20koa, eta haren aldaketa, berriz, 2018ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13ko):

• 45 euro metro eta urte bakoitzeko, eskatutako orduen zatikiari dagokion proportzioan.

Lurgaineko aprobetxamendu bereziak

–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,10 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 2,15 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 20,60 euro.

Lurpeko aprobetxamendu bereziak

–Ezarritako biltontziko, m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 2,15 euro.

–Gasa, argindarra eta telekomunikazioak banatzeko sareen instalazio eta aprobetxamenduagatik: 1,65 euro, metro lineal bakoitzeko, urtean.

–Beste aprobetxamendu batzuk, m² edo zatiki bakoitza:

• m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,10 euro.

• m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 2,15 euro.

• m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 20,60 euro.

Organización Nacional de Ciegos Españolesen kioskoak tasak ordaintzetik salbuetsita daude.

Eremu publikoa okupatzeko tasa zein kasutan ez den ordaindu behar:

a) Garesko kultur, gizarte edo ongintzako elkarteak, irabazi-asmorik gabekoak.

b) Informazio, pedagogia, zientzia, laguntza edo enplegu kanpainetan, irabazi-asmorik gabeko elkarteek egiten dituzten okupazioak, haien jarduerarekin ikustekoa badute eta salmentarik, merkataritzarik, negoziorik edo transakziorik gabe egiten badira.

c) Aspalditik egin diren kanpainak ongintzarako dirua biltzeko (Gurutze Gorria, minbiziaren kontrako kanpaina, HIESaren kontrako kanpaina, etab.), eremu publikoa okupatzea badakarte.

d) Garesko Udalak babestuta edo sustatuta eremu publikoan egiten diren jarduerak, entitate edo elkarte pribatuek antolatzen badituzte.

AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO ZENBAIT TASA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA (2017KO 68. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA, APIRILAREN 6KOA)

Tramitazio administratiboak:

1.–Ziurtagiriak:

a) Udalaren base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiriak: 1,50 euro.

b) Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 3,50 euro.

2.–Txostenak: 16,50 euro.

Horri gehituko zaio udal funtzionarioak edo langileak hura prestatzeko eman duen denboraren kostua, Nafarroako Gobernuak onetsitako soldaten taulei jarraituz.

3.–Konpultsak:

a) Konpultsa: 0,40 euro.

b) Kopia konpultsatua: 0,60 euro.

4.–Fotokopiak:

a) DIN A4 neurriko kopiak:

–Zuri-beltzean: 0,10 euro.

–Koloretan: 0,20 euro.

b) DIN A 3 neurriko kopiak:

–Zuri-beltzean: 0,15 euro.

–Koloretan: 0,25 euro.

5.–Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro.

6.–Planeamenduaren CD kopia: 15,00 euro.

7.–Espedienteen tramitazioa:

a) Ezkontza zibila: 70,00 euro.

b) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: 45 euro:

Ordenantza, 2014ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa.

c) Arma txartela: 9,00 euro.

d) Egoiliar txartela: 0,00 euro, salbu eta galdu bada: 5,00 euro.

Ordenantza, ibilgailuen zirkulazioarena (2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa, aldatua: 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa).

e) Minusbaliotasun txartela: 0,00 euro.

Ordenantza, ibilgailuen zirkulazioarena (2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa, aldatua: 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa).

Hirigintzako tramitazioak

–Obra lizentzia tramitatzea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,35eko tasa, eta gutxienez: 6,50 euro.

–Udal Planeko aldaketa puntualak tramitatzea:

• Ez egituratzailea: 96,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

• Egituratzailea: 255,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

–Plan berezien eta plan partzialen tramitazioa, aldaketa eta ebazpena: 255,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

–Xehetasun-azterketen tramitazioa eta ebazpena: 96,00 euro.

–Birzatiketa proiektuen tramitazioa, etxebizitzen m² eraikigarri bakoitzeko: 2,05 euro, eta gutxienez: 290,00 euro.

–Urbanizazio proiektuak tramitatzea, partikularrek eskaturik: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,24.

–Lurzatiak banantzeko lizentzien tramitazioa, ateratzen den lurzati bakoitzeko: 85,00 euro.

–Baimen administratiboa banaketa horizontalerako: 85,00 euro.

–Hirigintzako kontsultak tramitatzea: 85,00 euro.

–Hirigintza-zedulak: Ordenantza, 2008ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa: 9,00 euro.

–Udal zerbitzu teknikoen ikuskapen txostena edo, alde batek eskatuta, egiaztatzeko obrek bat egiten dutela aurkeztutako proiektuarekin (lehenbiziko aldiz okupatzeko lizentzia edo bizigarritasun zedula behar ez duten obretan: igerilekuak, murruak, etxolak eta abar): 65,00 euro.

–Jarduera sailkatuen eta jarduera kaltegabeen txostena:

AZALERA

SAILKATUA

KALTEGABEA

50 m²-ra bitarte

275,00 euro

135,00 euro

50 m²-tik 100 m²-ra bitarte

310,00 euro

155,00 euro

100 m²-tik 250 m²-ra bitarte

345,00 euro

172,50 euro

250 m²-tik 500 m²-ra bitarte

395,00 euro

197,50 euro

500 m²-tik gora

450,00 euro

225,00 euro

–Ikuskapena eta txostena Udalaren ondarearen gaineko kalteei buruz, bakoitzeko: 95,00 euro.

–Ikuskapena eta txostena eraikinei buruz haien segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapena aurri egoeraren espedienteetan:

• Gutxieneko prezioa: 1,5 ordu 175,00 euro.

• Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 12,00 euro.

–Kanpoko teknikari eskudun baten ikuskapena eta txostena: kostatu adina kobratuko da.

–Obrak egiteko aginduak: %3 egin beharreko obraren balio osoaren gainean (2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 22koa).

–Exekuzio subsidiarioak: %122 egin beharreko obraren balio osoaren gainean (2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 22koa).

–Jarduerak hastea:

• Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenak:

  • Jarduera sailkatua hasteko edo handitzeko adierazpen bakoitzeko:
  • Urteko JEZaren kuotaren %100eko zerga izanen dute, gehi kanpoko txostenaren kostua hura eskatzea beharrezkotzat edo komenigarritzat jotzen denean (Ganasa, esaterako), eta gutxienez: 130,00 euro.
  • Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera; txosten bakoitza: 130,00 euro.

• Jarduera kaltegabearen erantzukizunpeko aitorpena:

  • Erabilera aldatzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 95,00 euro.
  • Lehen aldiz erabiltzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 95,00 euro.
  • Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera; txosten bakoitza: 95,00 euro.

–Jarduerak berriz definitzea (taberna, kafetegia):

• Definizio berri bakoitzeko: 130,00 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak (etxebizitza unitate bakoitzari edo erabilera berri bakoitzari buruz): Ordenantza, 2001eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa.

–Eraikin berriak: etxebizitzatako hiri-unitate bakoitzeko: 186,00 euro.

–Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 127,00 euro.

–Erabileraren aldaketak, etxebizitzen sorrera: 127,00 euro.

–Tasa etxeko ukuilurako baimenagatik:

• Etxeko ukuilu berria: 100,00 euro.

• Etxeko ukuilua handitzea: 50,00 euro.

–Azterketa eskubideak. Ordenantza, 2013ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 3koa.

• Funtzionarioaren edo lan-kontratudun finkoaren lanpostu bat betetzeko hautaprobak egiteko:

LANPOSTUAREN MAILA

KUOTA

A

25 euro

B

18 euro

C

12 euro

D eta E

6 euro

• Ordezkapenen zerrenda eratzeko hautaprobak egiteko:

LANPOSTUAREN MAILA

KUOTA

A

12 euro

B

9 euro

C

6 euro

D eta E

3 euro

Salbuespenak:

–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.

–Hautaproben deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Herri-lurretako aprobetxamenduak

Ordenantza, 2015eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 7koa.

–Aprobetxamenduak (prezioak erreguko): Urteko prezioak:

• Laborantzako loteak: Lehentasuna duten herritarrendako, lehorreko lurra: 9,63 euro.

• Laborantzako loteak: Lehentasuna duten herritarrendako, ureztalurra: 19,60 euro.

• Laborantzako loteak: Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa, lehorreko lurra: 17,33 euro.

• Laborantzako loteak: Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa, ureztalurra: 35,29 euro.

• Laborantzako loteak: Enkantea, lehorreko lurra: 17,33 euro.

• Laborantzako loteak: Enkantea, ureztalurra: 35,29 euro.

• Familia-baratzeak: Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: 48,50 euro.

–Bazkalekuak:

• Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Santa Ageda: 634,87 euro.

• Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Nequeas: 5.455,07 euro.

• Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Larrandia: 1.408,42 euro.

• Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: El Monte: 1.419,04 euro.

• Enkantea: Santa Ageda: 634,87 euro.

• Enkantea: Nequeas: 5.455,07 euro.

• Enkantea: Larrandia 1.408,42 euro.

• Enkantea: El Monte 1.419,04 euro.

Aprobetxamenduaren errentamenduagatik ordaindu beharreko kanona urtero eguneratuko da aprobetxamenduaren lehenengo urtetik hasita. Horretarako, nekazarien kasuan, haiek jasotako prezioek aurreko urtean izandako aldaketa gehitu eta metatuko da (laborantzako lurzatien aprobetxamenduari aplikatzeko); eta abeltzainen kasuan, haiek jasotako prezioek jasandakoa (larreen aprobetxamenduari aplikatzeko). Halakorik ezean, kontsumorako prezioetan izandako aldaketa (KPI) aplikatuko da, hori zehazten baita prezio horri aplikatuta erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako ehuneko-indizea.

Iragarkiaren kodea: L2014525