293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Udal ordenantza, Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artaxoako etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Erreklamaziorik, eragozpenik nahiz oharrik aurkeztuz gero, osoko bilkuran emanen da haien eta onespenaren gaineko ebazpena. Aldiz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da, erreklamaziorik, eragozpenik nahiz oharrik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2015290