293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Barañaingo Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Honako zenbateko hauek onestea, udalkideentzat, bilkuretara joateagatik, baldin ez badute arduraldi esklusiborik edo partzialik:

Osoko bilkuretara etortzeagatik: 120 euro.

Bilkura, Tokiko Gobernu Batzarrarena, Bozemaileen Batzarrarena, Alkatetzaren eskuordetzeena, Informazio Batzordeena eta erakunde autonomoena: 60 euro.

Ezartzen da udalkide bakoitzak, hilabetean, gehienez 550 euro jasoko dituela Informazio Batzordeetara eta erakunde autonomoen bilkuretara joateagatik.

Seigarrena.–Erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarki-taulan, eta Udalaren web-orriko gardentasun atarian eta taulan.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta honen aurka honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

1.–Hautazko berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea). Ez da jartzen ahal ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, ez gora jotzeko errekurtsorik, harik eta aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo haren ustezko ezespena gertatu arte.

2.–Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluarekin eta hurrengoekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa). Errekurtso hau aurkezten bada, ez da jartzen ahal administrazioarekiko auzi-errekurtsorik harik eta gora jotzekoa espresuki ebatzi arte, edo haren ustezko ezespena gertatu arte.

3.–Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluekin (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Barañainen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2014571