293. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2021eko zerga-tasak eta prezio publikoak

Barañaingo Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Barañaingo Udalaren zerga-tasak eta prezio publikoak bere horretan uztea 2021. urterako, hiri-kontribuzioa izan ezik.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgunean, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Erabaki hau zinegotzitzetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta haren aurka honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

1.–Hautazko berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz. Ez da jartzen ahalko, ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, ez gora jotzeko errekurtsorik, harik eta aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo haren ustezko ezespena gertatu arte.

2.–Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da jartzen ahalko administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, harik eta gora jotzekoa espresuki ebatzi arte, edo haren ustezko ezespena gertatu arte.

3.–Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Barañainen, 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2014570