112. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 12a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

88/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 5eko 74/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horrek Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen bulegoen mailan.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

149/2017 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzailearen 30 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena. Aipatu deialdia urtarrilaren 19ko 25/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

65E/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Igantziko Arau Subsidiarioak aldatzen dituen espedientea; 1. poligonoko 403. lurzatiaren zati bat hiri lurzoru bihurtzea du xede, bertan bi etxebizitza izan ditzakeen eraikin bat egiteko, Igantzin. Sustatzailea Gemma Sein Retegi da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

21E/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, honako diru-laguntzen deialdi hau onesten duena: “Laguntzak, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko Nafarroako Foru Komunitateko lantoki pribatuetan, 2017an”.

1612/2017 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak maiatzaren 26an emandako 21E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi da honako diru-laguntza hau: “Laguntzak, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko Nafarroako Foru Komunitateko lantoki pribatuetan, 2017an”.

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 2an emandako 1612/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi du.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

35C/2017 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Amma Navarra SLU enpresaren Oblatas, Argarai eta Mutiloako lantokietarako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

36C/2017 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Amma Navarra SLU enpresaren Oblatas, Argarai eta Mutiloako lantokietarako hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioaren erabakia erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

39C/2017 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Zizur Nagusiko Udaleko langileentzako –finkoak eta aldi baterakoak– hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

1.7. BESTELAKOAK

439/2017 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Organización Empresarial de Productores Lácteos de Navarra (AEPLAC-Navarra) izeneko enpresaburuen erakundea, Corteskoa, desegiten duena (erregistroko inskripzio zenbakia: NA/315).

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, Baztango Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, euskara jakitearen betebeharra duena, oposizio-lehiaketa bidez aldi baterako betetzeko

BERRIOBEITI

Deialdia, administrari laguntzaile izateko lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

LIZARRA

Jakinarazpen ediktua 17-11097 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan, Carlos Manzano Avellanedak aurkeztuan, Lizarrako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi zituen erabakiaren aurka. Deialdia 2017ko martxoaren 23ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen

LAKUNTZA

Lakuntzako Udaleko garbitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuaren 2017ko maiatzaren 31ko Ebazpena, deialdia onesten duena, Noaingo San Migel ikastetxe publikoko eskolazain izateko lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Animaliak edukitzea arautzen duen osasun arloko udal ordenantza. Behin betiko onespena

BERIAIN

Herri-lurrak errentamenduan ematea laborantzarako

OLTZA ZENDEA

Oltza Zendeako Udalaren eta Kontzejuen arteko Harremanen Kontseilua izeneko koordinazioko eta parte-hartzeko udal organo osagarriaren funtzionamendurako erregelamendua.
Behin betiko onespena

LOS ARCOS

Bide publikotik zuzeneko sarbidea duten higiezinetan kutxazain automatikoak jartzeko tasa arautzen duen ordenantza.
Behin betiko onespena

IRUÑA

Laburpena, norgehiagokako araubideari jarraikiz, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak ematekoa prestakuntza proiektuak egin ditzaten 2017an

TUTERA

Berdintasunerako Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko erregelamendua. Behin betiko onespena

UDABE-BERAMENDI

Herri-lurren desafektazioa, ondoren beste lur batzuekin trukatzeko. Hasierako onespena

ULTZAMA

Udal espazioetan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

ATARRABIA

2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, udal esparruan euskararen erabilera
eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren I. eranskinean.
Behin betiko onespena

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Delitu arinen gaineko judizioa, 2195/2016

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

162/2017 judizioa, delitu arinen gainekoa Zitazio zedula

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 316/2017 prozedura arrunta