1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
439/2017 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Organización Empresarial de Productores Lácteos de Navarra (AEPLAC-Navarra) izeneko enpresaburuen erakundea, Corteskoa, desegiten duena (erregistroko inskripzio zenbakia: NA/315).
2017ko martxoaren 15ean, Mariano Astiz Landiribarrek, Cortesko Organización Empresarial de Productores Lácteos de Navarra (AEPLAC-Navarra) izeneko enpresaburuen erakundearen legezko ordezkariak aurkeztutako idazkia sartu zen departamentu honetan, aipatu erakundea Sindikatu eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistrotik kentzeko eskatzeko, 2017ko otsailaren 2ko bilkura berezian desegiteko erabakia hartu ondoren.
Horretarako aurkeztutako dokumentazioak erakusten duenez, aipatutako enpresaburuen erakundeak bete egin ditu desegiteko eta likidatzeko tramite guztiak, bere estatutuetan eta aplikazioko gainerako arauetan aurreikusitakoaren arabera.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Cortesko Asociación Empresarial de Productores Lácteos de Navarra (AEPLAC-Navarra) izeneko enpresaburuen erakundea (erregistroko inskripzio zenbakia, NA/315) erregistrotik kentzeko eskaera aurkeztu dela jakinaraztea.
2. Departamentu honen menpe dagoen Sindikatu eta Enpresaburuen Erakundeen Estatutuen Erregistroan hura deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharpenak egitea.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2017ko apirilaren 20an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1704884