112. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak maiatzaren 26an emandako 21E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi da honako diru-laguntza hau: “Laguntzak, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko Nafarroako Foru Komunitateko lantoki pribatuetan, 2017an”.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 349754.

Lehena.–Onuradunak.

Europar Batasuneko kide den edozein estatutako pertsona fisiko edo juridiko, baldin Nafarroako Foru Komunitateko lantoki baten titular badira edo lantoki hori kudeatzen badute.

Bigarrena.–Xedea.

Laguntzak emateko modua arautzea, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko Nafarroako Foru Komunitateko lantoki pribatuetan, 2017an. Horretarako, neurriak hartuko dira euskararen erabilera, presentzia eta ikusgarritasuna handitzeko enpresetan eta/edo lantokietan. Neurri horien helburua da pixkanaka euskara txertatzea horien paisaian eta funtzionamenduan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Honako honetan argitaratutako oinarriak aipatuko dira:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/7002/Ayudas-para-fomentar-el-uso-y-presencia-del-euskera-en-los-centros-de-trabajo-del-sector-privado-20171

Laugarrena.–Zenbatekoa.

60.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 26an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1706847