112. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Herri-lurrak errentamenduan ematea laborantzarako

Udalak, 2017ko ekainaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen jendaurreko enkantean jartzea herri-lurretako 532-A lurzatiaren errentamendua. Lurzatiak hogeita hamalau erregu ditu (34). Errentamenduaren bukaera data, berriz, 2020ko irailaren 30a da (herri-lurretako gainerako adjudikazioak bukatzeko data).

Enkantea 2017ko ekainaren 23an eginen da, 13:00etan, Udal honen bilkura aretoan, ahozko posturen bidez.

Hura gobernatuko duen baldintza-agiria interesa duenaren eskura dago, udal bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Beriainen, 2017ko ekainaren 5ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1706849