2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UDABE-BERAMENDI
Herri-lurren desafektazioa, ondoren beste lur batzuekin trukatzeko. Hasierako onespena
Udabe-Beramendiko Kontzejuak, 2017ko maiatzaren 18an egin batzarrean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea desafektazio espediente bat, Udabe-Beramendiko 1. poligonoko 87. eta 44. lurzatien 10.160,25 metro koadroei dagokiena. Helburua du metro horiek trukatzea Udabe-Beramendiko Kontzejuaren 1. poligonoko 62. lurzatiaren 27.586,99 metro koadroekin, Gaztandegi Dorrearenak direnekin.
Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.
Udabe-Beramendin, 2017ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Imanol Biurrarena Barrenetxea.
Iragarkiaren kodea: L1706588