2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, norgehiagokako araubideari jarraikiz, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak ematekoa prestakuntza proiektuak egin ditzaten 2017an
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 349621.
Deialdi honek Udalaren laguntza eta lankidetza tresna izan nahi du irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzat, gaitzeko prozesuak sustatzen dituzten prestakuntza jarduketak garatu ditzaten Herritarren Partaidetzan, Berdintasunean eta Gizartea Ahalduntzean.
Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrak deialdi honetan duen zeregina da, Ahalduntzeko eta Parte-hartzeko Udal Eskolaren bidez, baliabide, laguntza edo akonpainamendu pedagogikoa izatea irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzat, baldin ez badute behar adinako esperientziarik eta prestakuntza xehetasunetan sakondu nahi badute.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 24an.–Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Alberto Labarga Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L1706814