2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LAKUNTZA
Lakuntzako Udaleko garbitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
2017ko ekainaren 7an, Lakuntzako Udaleko alkate udalburuak 34/2017 zenbakiko Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
“Ikusirik Lakuntzako Osoko Bilkurak 2017ko otsailaren 27an hartutako erabakia, Lakuntzako Udaleko garbitzailea izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onetsi zituena (63. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 30a).
Behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta horiek ebatzirik, bidezkoa da, deialdiaren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea ebazpen baten bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren web-orrian argitara dadila agintzea.
Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2.h) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Lakuntzako Udaleko garbitzailea izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, ebazpen honen eranskinean jasotzen baita.
Bigarrena.–Deialdiko 6.3.a) oinarrian aurreikusitako proba 2017ko ekainaren 15ean Sakanako Mankomunitateko bulegoetan (Uriz kalea 32, Lakuntzan), 9:30ean izanen dela adieraztea.
Deialdiko 6.3.b) oinarrian aurreikusitako proba 2017ko ekainaren 20an Lakuntzako Kultur etxean (Larrañeta kalea 12, Lakuntzan), 10:00etan izanen dela adieraztea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lakuntzako Udalaren web-orrian argitara dadila agintzea.”
Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:
1.–Aukeran berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123 eta 124. artikuluei jarraikiz.
2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.
3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Lakuntzan, 2017ko ekainaren 7an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.
ERANSKINA
Onartuen behin betiko zerrenda
IZEN-DEITURAK | EUSKARA |
ALBISU SUQUÍA, MARÍA BEGOÑA | |
ALONSO GALLEGO, AINHOA | Proba |
ANSO IRIARTE, NAROA | Proba |
ARREGUI RAZQUIN, MARIA NIEVES | |
ARREGUI RAZQUIN, SUSANA | Proba |
AUZA ALSUA, MARÍA CONCEPCIÓN | Proba |
AZKONA LARRETA, M.ª CRUZ | Proba |
BALDA ARAÑA, FRANCISCO JAVIER | Proba |
BELASCO CASAJÚS, IRENE | |
BERASTEGUI UNTZILLA, MIREN GURUTZE | Proba |
CASILLAS FERNANDEZ, VANESSA | Proba |
CERVIÑO ANTON, EVA MARÍA | Proba |
COCERA HERNÁNEZ, MARÍA MERCEDES | Proba |
DE MIGUEL LOPETEGUI, MARKEL | |
DUARTE DIZ, CONCEPCIÓN | Proba |
ELIZABEITIA GARCIA, YOLANDA CARMEN | Proba |
ETXEBERRIA LANTZ, ELENA | Proba |
GABARI SATRUSTEGUI, ERKUDEN | Proba |
GARBALENA ALEGRÍA, MARÍA ANTONIA | Proba |
GASTESI MENDILUCE, MARTA | Proba |
GELBENTZU GONZALEZ, RUBÉN | |
GÓMEZ BELLO, JAIONE | Proba |
GÓMEZ DE SEGURA MONTOYA, HUGO | |
IBARRA IRIGOYEN, JUAN FELIX | Proba |
IZCUE VILLAVIEJA, ARITZ | |
JACA BERASTEGUI, MARÍA CARMEN | Proba |
LARRINAGA ÁLVAREZ, ASIER | |
LEIZA AROZAMENA, IZASKUN | Proba |
LETAMENDIA VERGARA, MARÍA | Proba |
MARTIARENA ALEGRIA, MARIA ESTHER | |
MARTÍNEZ DE SAN VICENTE GARAYALDE, TXOMIN | |
MENDIA BERASTEGUI, MIREN JAXONE | |
OLAECHEA MORENO, NORA | |
ONDARRA RAZQUIN, MARIA EUGENIA | Proba |
PEÑA LAKUNTZA, MIREN JONE | Proba |
PEREZ MENDOZA, ANA RUT | Proba |
SANGALO ARTOLA, ITZIAR | |
SANTESTEBAN PUY, FIDEL | |
SANZOL YABAR, IDOIA | |
SENAR LASA, RAQUEL | Proba |
TELLETXEA CEDAZO, OSKAR | |
TORRICO MUNIZ, RITA | Proba |
VICENTE FERNÁNEZ, NEREA | |
ZABALA LACUNZA, ARANZAZU | Proba |
Baztertuen behin betiko zerrenda: Ez dira egon.
Iragarkiaren kodea: L1706865