112. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 2an emandako 1612/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi du.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (349687).

Lehena.–Onuradunak.

a) Enpresak.

b) Langile autonomoak.

c) Irabazi-asmorik gabeko entitateak.

Bigarrena.–Xedea.

Errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen praktikaldiko kontratazioa sustatzeko, enpresei emanen zaizkien diru-laguntzak emateko baldintzak eta betebeharrak arautzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdi honen eranskinetan daude eskuragarri, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

deialdi honetarako, 1.500.000 euro bideratu dira.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, kontratua hasi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko ekainaren 2an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1706825