2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BAZTAN
Deialdia, Baztango Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, euskara jakitearen betebeharra duena, oposizio-lehiaketa bidez aldi baterako betetzeko
Baztango Udaleko alkateak, 2017ko maiatzaren 5eko 119/2017 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:
OINARRIAK
1. oinarria.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da Baztango Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Euskara jakitearen betebeharra du: C1 maila ahozkoan eta B2 maila idatzian.
1.2. Izendatua aldi baterako langilea izanen da araubide administratiboan, jabetza hartzen duen egunetik hasita.
1.3. Lanpostua Baztango Udalaren plantilla organikoan ezarrita dauden mailetako D mailari dagozkion lansariez hornituko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lansarien behin-behineko erregelamendua onesten duen uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuak eta horrekin bat heldu diren xedapenek aurreikusitakoen parekoak baitira.
1.4. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da beti, eta hura noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko organo eskudunek.
1.5. Bete beharreko eginkizunak mailari eta kategoriari dagozkionak dira, besteak beste mantentze-lanak egitea udal eraikinetako elektrizitatearen eta mekanikaren aldetik, udal ondasunen aldetik eta askotariko zerbitzuak egitea. Horiekin batera, haren gain utz daitezkeen antzeko lanak, halako espezializazio baten beharrik ez dutenak baina nolabait lanbidearen berri izatea eta nolabaiteko trebezia izatea eskatzen dutenak. Horiek guztiak haren eskumenaren esparruan eta haren maila eta kategoriaren barrenean.
2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Adinez nagusia izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko adina ez gainditzea; halaber, nazionalitate espainiarra edo beste edozein Estatutakoa izatea, abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legeak bere 1. artikuluan ezartzen duenari lotuz eta bertan ezartzen diren baldintzetan.
b) Erdi Mailako Heziketa Zikloko titulua, Lehen Mailako Lanbide Heziketakoa, Eskola Graduatuarena edo titulu baliokideren bat izatea.
c) Euskararen ezagutza frogatzea Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako ziurtagiriaren bidez, ofizialki baliokidea den titulu baten bidez edo proba bat gaindituz, izangaiaren hizkuntza maila behar adinakoa dela egiaztatzeko.
Nafarroako Administrazio Publikoetan Euskararen Erabilerari buruzko otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, maila horiek frogatzeko izangaiek proba bat gainditu beharko dute, oposizioaren ariketak hasi aurretik egin beharrekoa.
Hizkuntza Eskolaren gaitasun agiria, EGA edo horien baliokidea duten izangaiak salbuetsirik daude proba hori egitetik; horretarako tituluaren jatorrizkoa aurkeztu beharko dute edo, bestela, kopia konpultsatua, deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezten den unean.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.
f) Gidabaimena edukitzea, gutxienez B motakoa.
2.2. Aipatu betebeharrok deialdi honen zortzigarren oinarrian ezartzen diren epean eta eran frogatu beharko dituzte izangaiek, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte.
3. oinarria.–Eskabideak.
3.1. Eskabideak Baztango Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barrenean. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.
3.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriok ere aurkeztu beharko dira:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.
b) Erdi Mailako Heziketa Zikloko tituluaren, Lehen Mailako Lanbide Heziketakoaren, Eskola Graduatuaren tituluaren edo titulu baliokidearen fotokopia konpultsatua.
c) Euskara tituluaren fotokopia konpultsatua.
d) Gidabaimenaren fotokopia konpultsatua; gutxienez B motakoa behar du.
e) Izangaiak lehiaketaldian baliarazi nahi dituen merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak. Modu horretan egiaztatu ezin diren alderdiak badira, tituluen, frogagirien eta baloratu beharreko gainerakoen kopia kautotua edo fotokopia (konpultsatzeko, jatorrizkoarekin batera ekarriko dena).
3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta iragarki oholean eta Udalaren web orrian argitaratzeko aginduko du.
4.2. Izangai baztertuek, onartu eta eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman eta ondoko 5 egun baliodunean erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, zuzendu.
4.3. Erreklamazioak egiteko epea burutu eta haiek ebatzitakoan, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Udaleko iragarki oholean eta web orrian argitaratzeko aginduko du.
5. oinarria.–Epaimahaia.
5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
Mahaiburua: Baztango Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Baztango Udaleko lehen alkateordea.
Mahaikidea: Mikel Iriarte Antxorena, Elizondo Lanbide Eskola IIP ikastetxeak izendatutako irakaslea.
Ordezkoa: Josu Prim Ustaritz, Elizondo Lanbide Eskola IIP ikastetxeak izendatutako irakaslea.
Mahaikidea: Iñigo Gorrotxategi Paskal, Elizondo Lanbide Eskola IIP ikastetxeak izendatutako irakaslea.
Ordezkoa: Gorka Urroz Goikoetxea, Elizondo Lanbide Eskola IIP ikastetxeak izendatutako irakaslea.
Mahaikidea: Baztango Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatu beharreko kidea, maila berekoa edo, bestela, goragokoa.
Ordezkoa: Baztango Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatu beharreko kidea, maila berekoa edo, bestela, goragokoa.
Idazkaria: Baztango Udalekoa edo legez haren ordezkoa dena.
Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
5.4. Epaimahaiak laguntzaile eta aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari haietan bakarrik emanen diote laguntza.
6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
Euskara: Oposizioa hasi aurretik, zentzu hertsian, deialdi honetako 2.1.e) oinarrian eskatutako baldintza frogatu ez duten izangaientzat bakarrik. Idatzizko proba eta ahozkoa eginen dira, horien bidez jakiteko pertsona hori gai den ala ez deialdian eskatzen den jakite mailan. Proba hori bukatutakoan, gai kalifikazioa lortu dutenak oposizioko probak egitera pasatuko dira.
Euskara proba egiteko eguna eta ordua iragarki oholean eta web orrian jarriko dira, onartuen behin-behineko zerrendarekin batera.
6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehaztu bezala.
6.2. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.
6.3. Lehiaketaldia.
6.3.1. Lehiaketaldian 20 puntu eskuratuko dira, gehienez ere.
6.3.2. Alegatutako merezimenduak baremo honen arabera puntuatuko dira.
a) Administrazio Publikoan antzeko lanpostuetan egindako zerbitzuengatik, puntu bat urte bakoitzeko, 5 puntu gehienez.
b) Enpresa pribatuan antzeko lanpostuetan egindako zerbitzuengatik, puntu bat urte bakoitzeko, 3 puntu gehienez.
Aurreko bi ataletako merezimenduak zenbatzeko, ondoko zerbitzuak hartuko dira kontuan, betiere agiriz frogaturik: lan araubidean, behin-behineko langile edo langile finko gisa, edo administrazio araubidean, bitarteko gisa edo lanpostuaren jabe izanik egindako zerbitzuak. Baina atal batean baino gehiagotan sartutako zerbitzuak denbora berean eginak badira, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.
Frogatutako esperientzia denborak (enpresa publiko edo pribatuko ziurtagiriak, lanpostua, eginkizunak eta lan denbora zehaztuko dituztenak) ez baditu urte osoak betetzen, hilabeteen araberako proportzioa aterako da. Egun solteak ez dira zenbatuko.
c) Erdi eta goi mailako lanbide heziketako ikasketa tituluengatik, lanpostuarekin ikustekoa badute, 6 puntu gehienez ere, honela banatuta:
–Erdi mailan: Energiaren eta Uraren lanbide arloa; Instalazioen eta Mantentze-lanen lanbide arloa; Elektrizitatearen eta Elektronikaren lanbide arloa: 3 puntu.
–Goi mailan: Energiaren eta Uraren lanbide arloa; Instalazioen eta Mantentze-lanen lanbide arloa; Elektrizitatearen eta Elektronikaren lanbide arloa: 3 puntu.
Lanbide arlo bereko erdi eta goi mailak dituztenei maila horietako bakarra baloratuko zaie.
d) Prestakuntza ikastaroak: 3 puntu gehienez. Egin beharreko lanpostuarekin ikusteko duten ikastaroak, behar bezala frogaturik badaude, irizpide honi jarraikiz baloratuko dira:
–20 ordu edo gehiagoko ikastaroak: 0,5 puntu ikastaro bakoitzeko.
–100 ordutik gorako ikastaroak: puntu 1 ikastaro bakoitzeko.
e) C1 gidabaimena edo goragokoa: 0.5 puntu.
f) Elikagaien manipulatzaile txartela: 0.5 puntu.
g) Legionellaren prebentzio eta kontrolerako ikastaroa, gainditu bada: 0.5 puntu.
h) Behe tentsioko instalatzaile argiketaria: 0.5 puntu.
i) Eraikinetako instalazio termikoen arloko gaitasun ziurtagiria: 0.5 puntu.
j) Pertsonen plataforma jasotzailearen operadorea: 0.5 puntu.
6.3.3. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak, edozein unetan.
Epaimahaiak, bere iritzia arrazoituz, baloratuko ditu kasuan-kasuan bidezkotzat jotzen dituen merezimenduak, aitzineko atalei dagozkienak, eta behin ere ezin izanen du onartu alegatu ez den edo agiri bidez frogatu ez den merezimendurik.
6.3.4. Lehiaketaldia amaiturik, izangai bakoitzak eskuratu duen puntuazioa jarriko da jendaurrean iragarki oholean.
6.4. Oposizioaldia.
Oposizioaldian proba hauek izanen dira.
6.4.1. Lehenbiziko ariketa: erantzun laburreko eta/edo test motako galdera batzuei idatziz erantzun beharko zaie II. eranskineko gaiei buruz. Proba hau egiteko 60 minutu izanen dira, gehienez ere.
6.4.2. Bigarren ariketa:
a) Proba praktikoa, elektrizitate, mekanika, iturgintza, igeltserotza, soldadura eta abarrei buruz.
Epaimahaiak zehaztuko du ariketa honetako probak egun bakarrean edo gehiagotan eginen diren, baita zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.
Epaimahaiak erabakiko du proba hauetako bakoitza egiteko zer denbora izanen den.
6.4.3. Proben balorazioa.
Lehenbiziko ariketa 0tik 40 puntura bitarte baloratuko da; 20 puntu baino gutxiago lortzen dituzten izangaiak baztertu eginen dira.
Bigarren ariketa 0tik 40 puntura bitarte baloratuko da; 20 puntu baino gutxiago lortzen dituzten izangaiak baztertu eginen dira.
6.4.4. Oposizioaldiko ariketa bakoitza baztertzailea izanen da. Ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da. Halaberean, ariketa guztietan baztertuta geldituko dira ariketen edozein gai edo zatitan 0 puntuko kalifikazioa izaten duten izangaiak.
6.4.5. Ariketak eta kasu praktikoak zer ordenatan egiten diren, ordena horri berari jarraikiz zuzenduko ditu epaimahaiak ariketak. Ariketa bat gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira eta epaimahaiak ez du probaren gainerakoa kalifikatuko.
6.4.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
6.4.7. Oposizio-lehiaketaren azkeneko kalifikazioa, izangai bakoitzak bi faseetan erdietsitako puntuazioen batuketaren emaitza izanen da.
7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.
7.1. Azken ariketa zuzendurik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, bakoitzaren puntuazioaren hurrenkeraren arabera egina, paratuko du jendearen aitzinean Baztango Udalaren iragarki oholean. Horretarako, izangai bakoitzak ariketetan lortutako kalifikazioak batuko ditu eta, zerrenda horrekin batera, puntuaziorik handiena lortzen duen izangaia izendatzeko proposamena eginen du. Proposamen hori Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.
8. oinarria.–Agirien aurkezpena.
8.1. Proposatutako izangaiak, proposamena argitaratu eta astebeteko epean, udal bulegoetan ondoko agiriok aurkeztu beharko ditu:
a) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
b) Elizondoko osasun etxean eginiko txosten-egiaztagiria, izangaiaren gaitasun fisiko eta psikikoaren gainekoa.
8.2. Interesdunak agiri horiek ezarritako epean aurkezten ez baditu, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, ezin izanen da izendatu eta bere jarduera guztiak baliogabetuta geratuko dira, legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.
8.3. Azken atalean azaldutakoa gertatzen bada, Udalak 7. oinarrian azaltzen den izangai zerrendan ondo-ondotik heldu diren izangaiak hartu eta haiekin betetzen ahalko du lanpostua.
8.4. Hautatutako izangaiak gehienez ere astebeteko epean hasi beharko du lanean; epe hori Baztango Udalaren kontratazio proposamenaren datatik aitzina hasiko da. Hasten ez bada, behar adina justifikatutako kasuak salbu, edo lanean hasi eta berriz lanpostua hutsik gelditzen bada, organo eskudunak kontratazioarekin ados dauden izangaiei egiten ahalko die kontratua, hautapen prozesuan ateratako puntuazio onenaren ordenari jarraituz. Hori gertatzen bada, 8.3 oinarrian ezarritakoari segituko zaio.
9. oinarria.–Behin betiko zerrenda.
Puntuazioaren behin betiko zerrenda, proba teorikoa gainditzen duten izangai guztiena, behin-behineko kontratazioak egiteko erabiltzen ahalko da, lan pilaketak, bajak, oporrak edo gerora sortzen diren arrazoiak direla-eta edo udal zerbitzuak indartzeko behar puntualak izaten direnean, eta kasu horretan lanpostuaren kontratazioa kasuan kasuko lanpostuari egokituko zaio.
10. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Baztanen, 2017ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua (PDFa).
II. ERANSKINA
1.–Baztango udalerria: kokapen geografikoa, tokiak, auzoak, alderdiak, errekak, baserriak.
2.–Udala. Osaera. Kideak hautatzea. Osoko Bilkura, alkatea eta Tokiko Gobernu Batzarra (Gobernu Batzordea). Bilkuren araubidea.
3.–Baztango ordenantza, koto eta paramentu berriak, Baztango Udalaren Batzar Nagusiak 2011ko urtarrilaren 3ko bilkura arruntean behin betiko onetsiak.
4.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Ideia orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak.
5.–Herriko argien instalazioak. Aginte zentroak, babesak eta kontrol tresnak. Argien euskarrien banaketa. Kanpoan jartzen diren argiak: motak eta ezaugarriak.
6.–Lanpara motak, erabilerak, ezaugarriak eta horiek funtzionatzeko behar diren ekipo osagarriak. Loturen eskemak. Elektrizitate lanetako arriskuei aurrea hartzea.
7.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.
8.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.
9.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak airez betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak.
10.–Eskema elektrikoen eta iturgintzakoen ezagutza.
11.–Uren instalazioak. Biltegien eta sareen kontrola eta mantentze-lanak. Ur ponpaketaren, iragazkien eta gai zuzentzaileen dosifikatzaileen ezagutza.
12.–Soldaduraren ezagutza eta doitze makineriaren oinarrizko maneiuarena.
13.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate eta leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak eta pertsianak.
14.–Igeltserotza: obrak zaintzea eta mantentze-lanak.
Iragarkiaren kodea: L1705677