2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Jakinarazpen ediktua 17-11097 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan, Carlos Manzano Avellanedak aurkeztuan, Lizarrako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi zituen erabakiaren aurka. Deialdia 2017ko martxoaren 23ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen
Lizarrako Udalaren zerbitzuko hiru udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko otsailaren 9an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen eta 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko otsailaren 9an. Horrekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie ezen deialdi horren aurka Carlos Manzano Avellaneda jaunak jarri duela 17-01197 gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, xedea izanik hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ager daitezen, nahi badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubideak defendatzeko.
Horixe jakinarazten zaie interesdun guztiei argitalpen honen bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 45.1.a) artikuluan xedatuari jarraikiz, kontuan harturik errekurritutako egintzaren hartzaileak zein-zenbat diren jakiterik ez dagoela.
Lizarran, 2017ko ekainaren 5ean.–Jarduneko alkatea, Emma Ruiz Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1706810