242. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 16a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

115/2020 FORU AGINDUA, urriaren 9koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Zorraren jaulkipen bat egiten baita, 60.000.000 eurokoa, eta haren ezaugarriak ezartzen baitira, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko 2020ko abuztuaren 19an hartutako Erabakiaren babesean.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 30ean hartua, Amunarrizko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

290E/2020 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Idoia Gaminde Inda andrea, Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua. Atal hori Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari atxikita dago.

253/2020 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, behin betiko ebazten duena Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko erregistro, estatistika eta kalitatearen kontrolerako arduradun izateko eskakizun bereziko lanpostua betetzeko berariazko lehiaketa.

184/2020 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

1472/2020 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Fernando Lera López jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1069E/2020 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts bat esleitzen duena, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

133/2020 EBAZPENA, urriaren 7koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira laguntza bereziak emateko oinarri arautzaileak, kalitate desbedinduko produktuak sustatzeko ekintzak egiteko. Laguntzen onuradunak kalitate figura bereiziak kudeatzen dituzten entitateak dira, 2020an jarduera murriztapenek ukitu dituztenak, COVID-19aren ondorioz. DDBN identifikazioa: 527433.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 30ean hartua, zeinaren bidez presako deklaratzen baita plan honek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea, nahitaez desjabetzeko: Iruñeko “Gazteluko plazako 26. eta 27. zenbakietako eraikinen oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia”. Sustatzailea Iruñeko Udala da.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 30ean hartua, Gazteluko Legarreko leizeko memoriagunea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu eta dagokion erregistroan inskribatzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 30ean hartua, suhiltzaile-kabo eta suhiltzaile lanpostuetan aritzen diren langileei gaueko ordutegian eta jaiegunetan lan egiteagatik ematen zaizkien konpentsazio ekonomikoen igoera aplikatzen duena. Konpentsazio ekonomiko horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloko neurri batzuk onesten dituen maiatzaren 15eko 2/2019 Foru Lege-dekretuaren 6. eta 7. artikuluetan daude ezarrita.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 30ean hartua, “NA-5310 errepidean izandako lur-irristatzea egonkortzea, KP 5+000 puntuan, Uxuen (Nafarroa)” izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

81/2020 FORU AGINDUA, urriaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariak abuztuaren 31n emandako 75/2020 Foru Aginduaren eranskina aldatzen duena. Foru agindu horren bidez onetsi zen hezkuntza jarduera presentziala aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokoloa 2020-2021 ikasturterako.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, izangaien bi zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostuan aritze aldera, Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

TUTERA

Deialdia, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Moncayoko Ur Mankomunitateko arduradunen izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Balorazio txostenaren berrikuspena. Jendaurrean jartzea

ARANTZA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

BARAÑAIN

Banakako laguntzak, 2020. urtean taxi-bonua erabiltzeko. Laburpena

LIZARRA

Lizarrako Udalaren Erregelamendu Organikoa. Behin betiko onespena

IRURTZUN

Akats zuzenketa

LARRAUN

Leitzako eskola-garraioko prezio publikoak onartzea,
DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat

IRUÑA

Deialdia, kirolaren zein ariketa fisikoaren arloko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2020an kirol jarduera puntualak antolatzeagatik. Laburpena

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, “Zizurlan” lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren zerbitzuaren prezio publikoak eta erabilera ezartzen dituen arauan. Behin betiko onespena

Aldaketa, Coworking Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, 1/2020 aurrekontu-aldaketaren iragarkian