242. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1069E/2020 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts bat esleitzen duena, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 136E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialista izateko 68 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 6ko 1084E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatu deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda, Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzekoan alegia.

Lanpostuak aukeratzeko epea bukatuta, bidezkoa da lanpostuak esleitzea interesdunek eskatutakoarekin bat.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze-lehiaketaren bidez esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu huts hau izangai honi:

–Estatuko lekualdatze txanda:

María Cristina Ledo Muñozi, 65879 lanpostua, destinoa Nafarroako Ospitalegunean duena.

2. Izendatu den izangaiak 2020ko urriaren 26an hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada adjudikatu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 1ean.–Kargua bete gabe dagoenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza Emateko zuzendaria (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua), Francisco Javier Apezteguía Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2011430