242. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Tuterako Udaltzaingoko inspektoreordea hautatzeko prozesuaren barnean, bukatu denez epea akatsak zuzentzeko eta/edo erreklamazioak aurkezteko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari dagokionez; hala, bada, Tuterako Udaleko alkateak, aurtengo urriaren 8ko ebazpenaren bidez, onetsi du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Tuterako Udalaren zerbitzuko Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Deialdiaren 4. oinarriarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Onartuak:

660103.

Baztertuak:

430988.

Baztertzeko arrazoia:

Ez du aurkeztu eskatutako titulazioa.

Bigarrena.–Izangai onartuei jakinaraztea ezen, deialdiaren 5.1 oinarrian ezartzen den bezala, lehenengo ariketa, ezagutza teoriko-praktikoen proba, alegia, 2020ko azaroaren 3an eginen dela, goizeko 9:00etan, Tuterako Udaleko 4. solairuko aretoan (Plaza Vieja, 1, Tutera).

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako data, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Orobat, boligrafo urdina eraman beharko dute.

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, behar diren ondorioak izan ditzan. Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, “Oferta Pública de Empleo” atalean dagokion deialdian klikatuta.

Tuteran, 2020ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2011798