242. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, “Zizurlan” lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren zerbitzuaren prezio publikoak eta erabilera ezartzen dituen arauan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko uztailaren 10ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea eta ondoren tramitatzea “Zizurlan” lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren zerbitzuaren prezio publikoak eta erabilera arautzen dituen arauaren aldaketa.

Arauaren aldaketaren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2020ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31n, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Argitara ematen da, aipatu ordenantzaren aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sor ditzan.

Zizur Nagusian, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

“ZIZURLAN” LAN KOLABORATIBORAKO ETA EKINTZAILETZARAKO ESPAZIOAREN ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ETA ERABILERA ARAUTZEN DITUEN ARAUAREN ALDAKETA

Aldaketa honek ukitzen ditu “Zizurlan” lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren prezio publikoak arautzen dituen arauaren 2., 3., 4. eta 5. artikuluak.

Artikulu bakarra.

2., 3., 4. eta 5. artikuluetan ondoko hauek gehitzen eta aldatzen dira:

–2. artikulua. 2.2. apartatua gehitzen da:

“2. artikulua.

2.2. Toki Garapeneko Zerbitzuak oniritzia eman ondoren, gelak erabiltzen dituzten kanpoko pertsonek ere prezio publikoak ordaindu beharko dituzte.”

–3. artikulua. Aldatzen da honako artikulu hau:

3. artikulua.

Ordenantza honetan araututako prezio publikoaren zenbatekoa tarifa hauen arabera zehaztutakoa izanen da:

Lanpostuen prezioak

BANAKAKO LANPOSTUA

LEHEN URTEA

BIGARREN URTEA

Autonomoak

90,00 euro

120,00 euro

BANAKAKO LANPOSTUA

OROKORRA

LUZAROKO LANGABEAK

< 25 ETA > 45 URTE

Ekintzaileak*

50,00 euro

40,00 euro

30,00 euro

Soldatapeko langileak (salbuespena**)

150,00 euro

* Ekintzailetzat hartuko da Coworking-ean alta emateko unean negozio/proiektu ideia bat garatzen ari den pertsona, jarduera horrengatik diru-sarrerarik lortzen ez badu.

** Salbuespen gisa eta espazio librerik baldin badago Coworking Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioan, enpresa batentzat telematikoki lan egiten duen pertsonek ere bertan parte hartu ahalko dute, autonomoak izan beharrik gabe.

Bermea edo fidantza eskatuko da, bi hileko kuotaren zenbatekoan, eta espazioen erabilera amaitzean itzuliko da, hauek egoera onean utzi badira, eta Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren funtzionamendurako eta barne kudeaketarako ordenantzarekin bat.

Espazioen prezioa

ESPAZIOA

BARNEKO LANGILEENTZAKO PREZIOA

KANPOKO LANGILEENTZAKO PREZIOA

BEHEKO SOLAIRUA

11 m-ko gela

4 euro/ordua

20 euro/eguna

15 euro/ordua

50 euro/eguna

LEHEN SOLAIRUA

11 m-ko gela

4 euro/ordua

20 euro/eguna

15 euro/ordua

50 euro/eguna

BIGARREN SOLAIRUA

44 m-ko gela

10 euro/ordua

50 euro/eguna

30 euro/ordua

100 euro/eguna

Ezarritako prezio publikoan, onuradunek (barneko langileak) honako hauetarako izanen dute eskubidea:

  • Lanaldi osoan daudenean:
  • Beheko solairuan: banakako lanpostua eta hari esleitutako altzariak, bilkura aretoaren erabilera, 2 ordu jarraian gehienez ere, eta zerbitzu arruntak.
  • Lehen solairuan: 44 m-ko bilkura aretoaren erabilera hilean 10 orduz, 12 ordura arte luzatzeko aukerarekin, gainerako erabiltzaileen eskaeraren arabera.”

–4. artikulua. Aldatzen da honako artikulu hau:

“4. artikulua.

Ordenantza honetan araututako prezio publikoaren sortzapena zerbitzua ematen hastean sortzen da, aurrez baimena emanda Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren instalazioak eta zerbitzu osagarriak erabiltzeko.

Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla-eta, zerbitzua ematen ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

Aretoak erabiltzen dituzten kanpoko pertsonek prezio publikoa ordaindu beharko dute jarduera egin ahal izateko giltzak jasotzen dituztenean. Une horretan, gainera, 50 euroko fidantza ordaindu beharko dute. Fidantza hori itzuliko zaie giltzak Zizur Nagusiko Udaletxean itzultzen dituztenean.”

–5. artikulua. 5.3. apartatua gehitzen da:

“5. artikulua.

5.3. Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espaziotik kanpoko pertsonek aretoak erabili ahalko dituzte espazioa lagatzeko inprimakia bete eta Toki Garapenerako Zerbitzuaren oniritzia jaso ondoren (ikus ordenantza).”

Iragarkiaren kodea: L2011197