242. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 30ean hartua, Amunarrizko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Irailaren 23ko 235/2019 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 27ko 35/2019 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; beste deialdi horretan ere Amunarrizko Kontzejuko Batzarra osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Amunarrizko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Amunarrizko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzea. Hauek izanen dira kideak: Ainara Vitalle Aizpuru andrea, Andrés Gorospe Esáin jauna, Basilio Pedro Imaz Gárriz jauna, José María Jesús Ancizu Asiáin jauna eta Roberto Oyaga Imaz jauna. Berek aukeratuko dute euren artean nor izanen den kudeaketa batzordeko buru.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Amunarrizko Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko irailaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2011375