242. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1472/2020 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Fernando Lera López jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2020ko maiatzaren 5ean emandako 614/2020 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 2011 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2020ko irailaren 15ean egindako proposamena, Fernando Lera López jauna Ekonomia Saileko “Ekonomia Aplikatua” jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzearen aldekoa.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Fernando Lera López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Ekonomia Aplikatua” jakintza-arlokoa da, 2011 zenbakia du, eta Ekonomia Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen horrek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, betiere gehienez hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko irailaren 25ean.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2011428