242. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

253/2020 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, behin betiko ebazten duena Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko erregistro, estatistika eta kalitatearen kontrolerako arduradun izateko eskakizun bereziko lanpostua betetzeko berariazko lehiaketa.

Justiziako Ministerioaren martxoaren 1eko JUS/242/2018 Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko kidego orokorretako lanpostuen zerrenda onetsi zen. Agindu hori 2018ko 62. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12koan.

Justiziako zuzendari nagusiak azaroaren 20an emandako 365/2019 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko langileentzat, berariazko lehiaketaren bidez betetzeko eskakizun bereziko lanpostu bat Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko erregistro, estatistika eta kalitatearen kontrolerako arduradun izateko.

Justiziako zuzendari nagusiaren martxoaren 5eko 74/2020 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz ebatzi zen deialdi hori, eta 10 egun balioduneko epea eman zen haren aurkako alegazioak aurkezteko.

Behin-behineko ebazpenean ezarritako epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe, eta egiaztatu da prozedura bete dela eta izangaien merezimenduak behar bezala baloratu direla. Horrenbestez, Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarrerari, haien Lanpostuak Betetzeko Moduari eta haien Lanbide Igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51., 52. eta 53. artikuluekin eta deialdiaren oinarriekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Balorazio Batzordearen proposamena onestea eta behin betiko ebaztea Justiziako zuzendari nagusiak azaroaren 20ko 365/2019 Ebazpen bidez onetsitako deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko erregistro, estatistika eta kalitatearen kontrolerako arduradun lanpostu bat berariazko lehiaketa bidez betetzekoa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko langileentzat.

2. María Elena Nicuesa Buey andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko erregistro, estatistika eta kalitatearen kontrolerako arduradun, lehiaketan puntuaziorik handiena lortu baitu.

3. Esleitutako lanpostuaren jabetza hartzeko, Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarrerari, haien Lanpostuak Betetzeko Moduari eta haien Lanbide Igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 52. artikuluari jarraituko zaio.

4. Ebazpen hau argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2020ko urriaren 1ean.–Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta.

Iragarkiaren kodea: F2011563