242. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, izangaien bi zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostuan aritze aldera, Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2020ko urriaren 6an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, izangaien bi zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, laneko arriskuen prebentzioko teknikari lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan.

Iruñean, 2020ko urriaren 6an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2011848