242. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Moncayoko Ur Mankomunitateko arduradunen izendapena

2020ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7an, argitara eman zen deialdia, Moncayoko Ur Mankomunitateko arduradun izateko bi lanpostu, Mankomunitateko plantilla organikoan 6 eta 8 zenbakiak dituztenak, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko. Bada, deialdiko proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Moncayoko Ur Mankomunitateak, lehendakariak urriaren 9an emandako 36/2020 Ebazpenaren bidez, Ricardo Aldaz Pérezi eta Daniel Librada Lopezi esleitu dizkie Moncayoko Ur Mankomunitateko arduradun izateko lanpostuak, beraiek gainditu baitute oposizio-lehiaketa (lanpostuek plantilla organikoan 6 eta 8 zenbakiak dituzte eta C maila/taldekoak dira).

Corellan, 2020ko urriaren 9an.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2012012