242. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Balorazio txostenaren berrikuspena. Jendaurrean jartzea

Udalak balorazio txostenaren proiektua prestatu ondoan eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin bat, Udalak 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, jendaurrean paratuko da hura, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan eta web-orrian, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Andosillan, 2020ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2011157