157. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 14a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

104/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 19ko 172/2000 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, zerga bereziei eta aseguru primen gaineko zergari dagozkien aitorpen ereduak, pezetatan eta eurotan, onetsi ziren, eta haiek kudeatzeko arauak ezarri.

105/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren maiatzaren 24ko 84/2018 Foru Agindua eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 105/2013 Foru Agindua. Lehendabizikoaren bidez 232 eredua onetsi zen (“Aitorpen informatiboa: eragiketa lotuak eta paradisu fiskal gisa kalifikatutako herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten eragiketak eta egoerak”). Bigarrenaren bidez, onetsi ziren 230 eredua (“Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; sozietateen gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa”) eta 136 eredua (“Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa”).

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1762/2018 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Iván Azcona Vicuña jaunak eta Iñaki Armendáriz Gainza jaunak jarritako 180/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

45E/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2018an sahararrentzako esku-hartze sozialak eta ekonomikoak egiteko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

192/2018 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako udalei diru-laguntzak emateko deialdi bat, beren gune sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko, 2018. urtean.

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak uztailaren 25ean emandako 45E/2018 Foru Aginduarena. Horren bidez, 2018an sahararrentzako esku-hartze sozialak eta ekonomikoak egiteko diru laguntzen deialdia onetsi da.

Laburpena, Barneko zuzendari nagusiak uztailaren 31n emandako 192/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi da Nafarroako udalei diru-laguntzak emateko deialdi bat, beren gune sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko, 2018. urtean.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

13C/2018 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Zangozako Embutidos Goikoa SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

1.7. BESTELAKOAK

163E/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 31ko 132E Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena eman zen Iribasko iturburua-San Migeltxo tartean Iribas-Irurtzun hornidura proiekturako, Larraungo udal-mugartean. Sustatzailea Sakanako Mankomunitatea da.

164E/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena zuntz optikoa Belastegiko TZ-ra igotzeko proiekturako, Lizarrako, Allingo eta Deierriko udal-mugarteetan. Sustatzailea Navarra de Servicios y Tecnologías SA da.

165E/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona “Cordovilla-Recajo” 66Kv-ko zirkuituko aireko linean, AP 330 eta 332 artean (Lizarran) eginen den proiekturako, Lizarrako udal-mugartean. Sustatzailea Iberdrola Distribución SAU da.

166E/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena moto-kroseko zirkuitu bat legalizatzeko proiekturako, Andosillako udal-mugartean. Sustatzailea Motoclub Andola da.

173E/2018 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Galarko eta Zizurko “Cordovilla-Orkoien” eta “Cordovilla-Muru Artederreta” 220 Kv-eko eta zirkuitu bikoitzeko aireko linea aldatzeko proiekturako, Galarko udal-mugartean. Sustatzailea Red Eléctrica de España SA enpresa da.

174E/2018 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena La Pedreratik uraren goi-hornidurarako hodi orokorraren proiekturako (1. fasea; 2. fasea; Azkoiengo adarra), Tafallako, Erriberriko, Pitillasko, Murillo el Cuendeko, Caparrosoko, Martzillako eta Azkoiengo udal-mugarteetan. Sustatzailea Mairagako Mankomunitatea da.

175E/2018 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Lodosako “El Monte” inguruan hobi txikidun plater-tiroketako zelai bat egiteko proiekturako, Lodosako udal-mugartean. Sustatzailea Lodosako Tiro Elkartea da.

223E/2018 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Berako udal-mugartean “Ibardingo hornidura (Eltzaurdiko biltegia eta lotuneak)” izeneko proiekturako. Sustatzailea Berako Udala da.

224E/2018 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona Tuterako udal-mugartean La Cantera transformazio azpiestazioa egiteko proiektuari (La Serna TAren zabalkuntza). Sustatzailea Eólica Navarra SLU da.

263E/2018 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Murchanteko udal-
mugartean produktu urratzaileak eta produktu mineral ez metalikoak fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzen duena, ebazpen honen eranskinean zehaztatutako aldaketekin bat; horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak instalazio horren ingurumen baimen integratua eman, eguneratu eta aldatzeko lehendik tramitatutako espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinean jasotako baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra Forjados Orgues SL da.

264E/2018 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean oxidoa eta kaltzio hidroxidoa fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzen duena. Instalazioaren titularra Cal Industrial SL da.

266E/2018 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Orkoiengo udal-mugartean aluminioaren aleazioko hagunak fabrikatzen dituen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Manufacturas del Aluminio Pamplona Sector Automoción da.

411E/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Sorladako udal-mugartean dagoen umetarako txerrama instalazio baterako. Titularra SC Lana Marquinez Joaquin y San Martin Ijurco Mirari da.

580E/2018 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, ingurumen eraginaren txostena ematen duena Ablitasko udal-mugartean kanpaleku turistiko baten jarduera proiekturako. Sustatzailea Camping Ablitas SL da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ESTERIBAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta aldi baterako betetzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Administrazio prozedura erkide elektronikoa arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

LARRAGOA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

1, 2 eta 3/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y POLÍTICA FINANCIERA

Anuncio de subasta de bien inmueble

CASTEJÓN

Ejecución subsidiaria de orden de ejecución

JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA
NÚMERO UNO DE PAMPLONA

Procedimiento ordinario 902/2017