1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1762/2018 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Iván Azcona Vicuña jaunak eta Iñaki Armendáriz Gainza jaunak jarritako 180/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.
Iván Azcona Vicuña jaunak eta Iñaki Armendáriz Gainza jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 20an emandako 100E/2018 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, metatu eta ezetsi egin ziren Iván Azcona Vicuña jaunak eta Iñaki Armendariz Gainza jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 754/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako foruzain izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko proba psikoteknikoen behin betiko emaitzen aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren beraren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Iván Azcona Vicuña jaunak eta Iñaki Armendáriz Gainza jaunak jarritako 180/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administraz io espedientea.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta jakinaraztea Iván Azcona Vicuña jaunari eta Iñaki Armendáriz Gainza jaunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko uztailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1809933