157. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ESTERIBAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta aldi baterako betetzeko. Izendapena

Esteribarko alkateak, 2018ko uztailaren 27an emandako 314. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

Ikusirik Alkatetzak otsailaren 1ean eman 34/2018 Ebazpena, zeinaren bidez Esteribarko Udalerako zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta aldi baterako betetzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi baitziren (2018ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 19koa).

Ikusirik Alkatetzak otsailaren 23an eman 61/2018 Ebazpena, zeinak aipatu deialdian 7.1.2 oinarria (“Lehiaketaren balorazioa”) aldatzen baitu, euskararen ezagutzaren balorazioari dagokionez (2018ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 5ekoa).

Hautapen prozesua bukaturik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratu zuen Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, puntuazioaren arabera ordenatua, eta Alkatetzara igorri zuen, deialdiaren 8.1 oinarrian xedatuari jarraikiz.

Orobat, deialdiaren 8.1.3 oinarrian xedatutakoarekin bat, epaimahaiak aho batez erabaki zuen alkate-udalburuari igortzea Eduardo Liaño Zugasti izendatzeko proposamena, Esteribarko Udalerako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako aldi baterako kontratatu dezaten, hautapen prozesuan puntuazio handiena lortu duen izangaia baita.

Proposamena Esteribarko Udaleko zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta aldi baterako betetzeko deialdiaren oinarriekin bat datorrela iritzita,

Alkatetza honek,

EBATZI DU:

1. Eduardo Liaño Zugasti izendatzeko proposamena onartzea, hautapen prozesuan puntuazio handiena lortu duen izangaia baita.

8.1.4 oinarrian xedatutakoarekin bat, proposatutako izangaiak epe barruan aurkeztu beharko du 9.2 oinarrian adierazitako dokumentazioa Udalaren erregistro orokorrean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Esteribarren, 2018ko uztailaren 27an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1809583