173. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 1a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

86E/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 5eko 37E/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez Nafarroako toki entitateei zuzendutako dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, tresna digitalak ezar ditzaten osasunerako jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuetan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2025erako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 0000818893.

114E/2025 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroan gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko bosgarren edizioaren deialdia eta horren oinarri arautzaileak onesten dituena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko identifikazioa: 840056.

315E/2025 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita udalerrientzako dirulaguntzen deialdia, Tokiko Hiri Agenda prestatzeko edo Tokiko Agendak eta "hirigintza-arloko ekintza berritzaileen" aurretiazko deialdietan egindako esparru-dokumentuak garatzeko proiektu edo ekintzak gauzatzeko. DDBN identifikazioa: 0000845983.

1.7. BESTELAKOAK

33/2025 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ematen baita 4,224 MW-eko potentzia instalatuko "Los Mulares" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Erriberriko eta Tafallako udal mugarteetan. Espedientearen kodea: 5322-CE.

34/2025 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ematen baita 4,95 MW-eko potentzia instalatuko "La Caya" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Erriberriko eta Tafallako udal mugarteetan. Espediente kodea: 5323-CE.

296E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Artaxoako udal mugartean zerealak biltegiratu eta lehortzeko dagoen instalazio batean funtsezko aldaketa egiteko, helburu duena honako honetarako proiektua gauzatzea: zereal-ale eta -haziak hautatzeko zentro berria, ongarria biltegiratzeko nabeak eta bulegoetarako eta zerbitzu osagarrietarako eraikin berria. Horrenbestez, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotzen diren baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Cooperativa Agrícola de Artajona sozietate kooperatiboa da.

322E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Cortesko udal mugartean dagoen zerri azienda gizentzeko instalazio bat aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena abeltegiko nabeak hozteko sistemak aldatzea, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela. Instalazioaren titularra Mariano Javier Ciriza Castro da.

323E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Odietako udal mugartean dagoen esnetarako behi aziendaren instalazio bat aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena digestato putzua eta sukaldearen eremua estaltzea eta simaurtegi bat eraikitzea, ez-funtsezkoa dela. Instalazioaren titularra Oyarzun Bengoetxea Gorka eta Joseba SC Menditxoko ENSa da.

324E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Tebas-Muru Artederretako udal mugartean kaltzio oxidoa eta hidroxidoa fabrikatzen dituen instalazio bat aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena bulegoak eraberritu eta handitzea, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela. Instalazioaren titularra Cal Industrial SL da.

325E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita etxeko hondakinak tratatzeko instalazio batek eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegi batek osatzen duten instalazio baten ingurumen baimen integratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioa Carcarko udal mugartean dago eta haren titularra Servicios de Montejurra SA da.

327E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita kautxu-metalezko piezak itsasteko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioa Cascanteko udal mugartean dago eta haren titularra Vibracoustic Cascante SAU da.

329E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita zentral termiko baten eta hari loturiko bero sarearen ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioa Iruñeko udal mugartean dago eta haren titularra Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA da.

888E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten duena Caparrosoko instalazio batzuk egokitzeko eta aziendaren errolda handitzeko proiektuari buruz. Valle de Odieta SCLk sustatu du proiektua, Caparrosoko udal-mugartean.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

1. aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

ARITZUKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

BERRIOBEITIKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

CASTEJÓN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

EGOZKUEKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

EZKABARTE

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

GARINOAIN

Aldaketa, 2025eko aurrekontua betearazteko 12. oinarrian. Behin betiko onespena

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

IMOTZ

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

ITUREN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

LARRAGETAKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

METAUTEN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

MUES

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

NABASKOZEKO KONTZEJUA

Kudeaketa Batzorde berria eta burua eta idazkaria hautatzea

PIEDRAMILLERA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

ARRIPODASKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

SESMA

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

SORLADA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

URRAULBEITI

Akats-zuzenketa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena