173. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa, 2025eko aurrekontua betearazteko 12. oinarrian. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2025eko ekainaren 6an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientea.

Hasierako onespena 2025eko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 21ean, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, behin betiko onetsirik gelditzen da 2025eko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientea, eta indarrean jarriko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horrek aipatutako legea garatzen du).

2025eko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientearen kopia igorri beharko zaio Foru Komunitateko Administrazioari, behin betiko onetsi eta 15 eguneko epean.

Jendearen esku geldituko da 2025eko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientea, informazio-ondorioetarako, behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Garinoainen, 2025eko abuztuaren 12an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

12. OINARRIA.–KREDITU ZABALGARRIAK

1. Partida zabalgarritzat jotzen dira berariaz atxikitako baliabideekin finantzatutakoak. Zehazki, zabalgarri deklaratzen dira honako hauek:

AURREKONTU APLIKAZIO ZABALGARRIA

DIRU SARREREN KONTZEPTUA

1-1510-2269902 - Hirigintzako aholkularitza partikularrei

1-3299002 - Hirigintzako tasa partikularrak

1-1510-60900xx - Birpartzelazioa eta urbanizazioa, UE xx unitatean

1-7720001 - Urbanizazio-kuotak

1-1640-2279901 - Hileta-zerbitzuak

1-3091001 - Hileta-zerbitzuen tasak

1-1690-2270801 - Elektrizitate-zutoinaren kargak biltzeko batzordea

1-3490001 - Kargatzeko zutoina erabiltzeko prezio publikoa

1-3380-2262003 - Orbaibar, hitzarmena: karpa lagatzeko gastuak

1-4622001 - Orbaibar, karparen hitzarmena

1-9200-2270801 - Geserlocal, diru-bilketa zerbitzuak

1 3921001 - Geserlocal, errekarguak

1-9200-2270801 - Geserlocal, zehapen-espedienteak

1-3919002 - Geserlocal, isunak eta zehapenak

1-9200-22602xx - Partikularren iragarkiak eta argitalpenak

1-3299003 - Partikularren iragarkien tasak

1-9200-2500001 - Hitzarmena Ogasunarekin, zergak

1-1160000 - Gainbalioa

2-3261-2200101 - Musika-hizkuntzako liburuak

2-3600001 - Musika-hizkuntzako liburuak

2-3261-2260902 - Eskolaz kanpoko jarduerak

2-3421001 - Eskolaz kanpoko jardueren prezioak

3-3231-2210001 - Haur-eskolako elektrizitatea

3-3890001 - Amatxi, horniduren itzulketa

3-3231-2210101 - Haur-eskolako ura eta zaborra

3-3231-2210201 - Haur-eskolako berokuntza

Iragarkiaren kodea: L2510766