2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Goizuetako Udaleko alkateak, 2025eko abuztuaren 14an ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:
Datorren 2025eko irailaren 1etik 5era herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoa arautzen dituen Erregelamenduaren 43 eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera, erabaki dut:
1. Alkate gisa ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Maialen Uitzi Uitzi alkateordearen esku uztea, nire ordez aritu dadin aipatutako egunetan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki-taulan argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.
Goizuetan, 2025eko abuztuaren 14an.–Alkatea,Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2510964