2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Arratoz Ur Mankomunitateak, 2025eko otsailaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ezkarozen, 2025eko otsailaren 6an.–Mankomunitateko burua, M.ª Patrocinio Mancho Layana.
Iragarkiaren kodea: L2511030