173. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi dira 2025. urteko aurrekontua eta exekuzio oinarriak. Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen lansariak: 204.591,58 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.143.066,84 euro.

3. kapitulua.–Finantza gastuak: 550 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 317.656,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 124.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.789.864,42 euro.

DIRU SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta bertzelako diru sarrerak: 1.128.217,86 euro.

4. kapitulua.–Ohiko transferentziak: 543.789,56 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 117.857,00 euro.

Diru sarrerak guztira: 1.789.864,42 euro.

Etxalarren, 2025eko abuztuaren 1ean.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2510734