173. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 20ko 32/2025 Ebazpenaren bidez, Cristina Zudaire Landa alkateordeari eskuordetu zitzaizkion Alkatetzari dagozkion eginkizunak, 2025eko irailaren 12tik azaroaren 2ra bitartean, biak barne.

Argitara ematen da, bete dadin xedaturik dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Metautenen, 2025eko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2511173