173. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIPODASKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2025eko ekainaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2025eko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2025eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 28an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsi da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 180,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.200,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 9.260,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 3.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 15.640,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 12.550,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.590,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 500,00 euro.

Gastuak, guztira: 15.640,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Arripodasen, 2025eko abuztuaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Laura Pérez Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2511179