2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Hasiera bateko onespenaren erabakia 2025eko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, uztailaren 14an, inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da Ezkabarteko Udalaren 2025eko aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betearazteko oinarrien espedientea jendaurrean egoteko epea; horrenbestez, behin betiko onetsi dira 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedaturik dagoena.
LABURPENA, KAPITULU EKONOMIKOEN ARABERA
DIRU-SARRERAK:
| ESKUBIDEAK (eurotan) |
1. kapitulua | Zuzeneko zergak | 812.200,00 |
2. kapitulua | Zeharkako zergak | 75.000.00 |
3. kapitulua | Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak | 245.450,00 |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 495.350,00 |
5. kapitulua | Ondareko diru-sarrerak | 1.200,00 |
6. kapitulua | Inbertsio errealak besterentzea | 0,00 |
7. kapitulua | Kapital-transferentziak | 102.000,00 |
9. kapitulua | Finantza-pasiboak | 258.000,00 |
Diru-sarreren aurreikuspena, guztira | 1.989.200,00 |
GASTUAK:
| BETEBEHARRAK (eurotan) |
1. kapitulua | Langileria-gastuak | 644.700,00 |
2. kapitulua | Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 523.100,00 |
3. kapitulua | Finantza-gastuak | 14.250,00 |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 368.650,00 |
5. kapitulua | Beste ustekabe batzuk | 0,00 |
6. kapitulua | Inbertsio errealak | 366.000,00 |
7. kapitulua | Kapital-transferentziak | 0,00 |
9. kapitulua | Finantza-pasiboak | 72.500,00 |
Gastuen aurreikuspena, guztira | 1.989.200,00 |
Ezkabarten, 2025eko abuztuaren 18an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2510989