1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
325E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita etxeko hondakinak tratatzeko instalazio batek eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegi batek osatzen duten instalazio baten ingurumen baimen integratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioa Carcarko udal mugartean dago eta haren titularra Servicios de Montejurra SA da.
Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 2125/2004 Ebazpenaren bidez emana eta, geroago, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko 521/2013 Ebazpenaren bidez eguneratua, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1005E/2021 Ebazpenaren bidez aldatua eta Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 10eko 130E/2025 Ebazpenaren bidez berrikusia.
2025eko apirilaren 8an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean, sortzen diren eranskinen zerrendan, beste bi hondakin sartzeko, 130205 eta 160103 EHZ kodea dutenak; eta, orobat, hondakindegian (D050201) kudeatzen diren hondakinen zerrendan beste bi hondakin sartzeko, 160199 eta 080112 EHZ kodea dutenak (automobilen piezak eta nahasitako bilgarriak, nagusiki plastikoz eta prozesuan berreskuratu ezin diren pintura-hauts hondarrez osatuak).
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:
EHZ KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
13 02 05* | Motor-olio mineral kloratu gabeak, transmisio mekanikokoak eta lubrifikatzaileak. | Onartzen da instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea. |
16 01 03 | Erabileraz kanpoko pneumatikoak. |
16 01 99 | Beste kategoria batean zehaztuak ez dauden hondakinak. "Automobilen piezak eta nahasitako bilgarriak, nagusiki plastiko balorizaezinez osatuak". | Ez da onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea, uste baita adierazitako EHZ kodea ez dela egokia deskribatutako hondakinerako. Emandako deskribapenerako egokiagotzat jotzen dira 16 01 19 eta 15 01 02 EHZ kodeak. Gainera, ez da behar bezala justifikatu hondakina balorizaezina dela. |
080112 | Pintura eta berniz hondakinak, 08 01 11 kodean zehaztutakoez bestelakoak. "Pintura-hauts hondarrak, granulometria txikiegia izateagatik pintaketa prozesuan berreskuratzen ez den pinturatik datozenak. Epoxi erretxina, poliesterra eta pigmentuak. Hauts fin baten era duen hondakina". | Ez da onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea. Gaur egun, hondakin hori kudeatzeko, eragiketa hauek daude baimenduta: R03, R01, D09, D05. Justifikatu beharko da errespetatzen dela hondakinen hierarkia, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 8. artikuluan ezarritakoa. |
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.
Kasu honetan, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritako inguruabarrak gertatzen direla uste da, eta, ondorioz, bidezkoa da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, artikulu horretan ezarritako administrazio prozedurarekin bat etorriz, eta ez da egokitzat jotzen aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Partez onartzea etxeko hondakinak tratatzeko instalazio batek eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegi batek osatzen duten instalazio baten ingurumen baimen integratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Carcarko udal mugartean dago eta haren titularra Servicios de Montejurra SA da.
Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen diziplinako neurriak hartuko dira (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Servicios de Montejurra SAri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 20an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.
Iragarkiaren kodea: F2511120