2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
1. aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Antsoaingo Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoaren 1. aldaketa. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an.
Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2025eko plantilla organikoaren 1. aldaketa, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Antsoainen, 2025eko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
1. ALDAKETA 2025EKO PLANTILLA ORGANIKOAN
1.–1006 plazan ("gordailuzaina"), aldatzea izena, ordainsari osagarriak eta sarbidea.
–Plaza hau aldatzea:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA/TALDEA | SARBIDEA | LANPOSTUA | LANALDI LUZAPENA | MAILAKO OSAGARRIA | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA | EGOERA |
1006 | Gordailuzaina | 1 | Funtzionarioa | C | Oposizio-lehiaketa | 48,36 | 10,00 | 12,00 | | Hutsik |
–Plaza hau izan dadin:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA/TALDEA | SARBIDEA | LANPOSTUA | LANALDI LUZAPENA | MAILAKO OSAGARRIA | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA | EGOERA |
1006 | Administrari-ofiziala - Langileria | 1 | Funtzionarioa | C | Oposizioa | 38,36 | 10,00 | 12,00 | Merezimendua | Hutsik |
2.–Sarbidea aldatzea 5006 plazan ("zerbitzu anitzetako enplegatua").
Aldatzea indarreko plantilla organikoan 5006 plazarako ezarrita dagoen sarbidea, oposizioa izan dadin, oposizio-lehiaketa izan beharrean.
Iragarkiaren kodea: L2511181