2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
Akats-zuzenketa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenean
2025eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespena. Akatsak dituela oharturik, zuzendu egiten dira, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Honela dioen tokian:
Aldi baterako lan-kontratudunak:
Administrari-ofiziala, aldi baterakoa, lanaldi partzialean: Concepción Larequi Sancet. Maila: C. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %20. Antzinatasuna: 1999-07-17.
Honela behar du:
Lan-kontratu mugagabea dutenak:
Administrari-ofiziala, aldi baterakoa, lanaldi osoan: Concepción Larequi Sancet. Maila: C. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %20. Antzinatasuna: 1999-07-17.
Artiedan, 2025eko abuztuaren 12an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: L2510850