115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

45/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzen duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51/2023 FORU DEKRETUA, maiatzaren 31koa, zeinaren bidez Ramón Gonzalo García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore eta, duen karguaren ondorioz, Gizarte Kontseiluko kide izendatzen baita.

60E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez Javier Rodrigo Aznárez jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Genomikarako eta Medikuntza Pertsonalizaturako Nafarroako Estrategiaren Ataleko buru. Atal hori atxikita dago S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian.

61E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Esperanza Aristu Pérez de Larraya andrea, Genomikarako eta Medikuntza Pertsonalizaturako Nafarroako Estrategiaren Ataleko burua. Atal hori atxikita dago S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian.

62E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Esperanza Aristu Pérez de Larraya izendatzen duena bitarte baterako Lehiakortasunaren Ataleko buru. Atal hori atxikita dago Lehiakortasunaren Zerbitzuari, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian.

68E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioetako baten izendapena eguneratu, eta beste batena errebokatzen duena.

1751/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Cristina Saldaña Zabalegui andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan osasun publikoko ikuskatzaile lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

1828/2023 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Carmelo Blanco Sotes jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, mediku lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

209/2023 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Marcela del Pilar Guevara Eslava andrea izendatzen baita Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gizarte Osasunaren Behatokiaren Ataleko buru.

564E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Sofía Villafranca Serrano andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Cintruenigoko OOLTko Erizaintza Unitateko burua.

567E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez María Aránzazu Artazcoz Sanz andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Tuterako Osasun Barrutiko Tutera ekialdeko OOLTko Erizaintza Unitateko buru.

568E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Rosa María Orta Álava andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Tuterako Osasun Barrutiko Cascanteko OOLTko Erizaintza Unitateko buru.

569E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez María Asunción Marqués Baldero andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Tuterako Osasun Barrutiko Valtierra-Cadreitako OOLTko Erizaintza Unitateko buru.

819/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (Liburutegia), eta lanpostu bat esleitzen die.

820/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu Zerbitzu Orokorretako langile izateko, eta lanpostu bat esleitzen die.

821/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta lanpostu bat esleitzen die.

826/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu OLko teknikari izateko (Adar Ekonomikoa), eta lanpostu bat esleitzen die.

827/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu OLko kudeaketari izateko (Informatika Zerbitzua), eta lanpostu bat esleitzen die.

829/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu OLko teknikari izateko (Informatika Zerbitzua), eta lanpostu bat esleitzen die.

859/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Miguel Ramírez Lumbier jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Doktoretza Eskolako administratzaile izendatzen duena (438 zenbakiko lanpostua).

863/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko (Kimika), eta lanpostu bat esleitzen die.

864/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu OLko teknikari izateko, eta lanpostu bat esleitzen die.

867/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu, OLko kudeaketari izateko, eta lanpostu bat esleitzen die.

876/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu Zerbitzuetako ofizial izateko, eta lanpostu bat esleitzen die.

877/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu OLko administrari izateko, eta lanpostu bat esleitzen die.

898/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Begoña Ballaz Torres andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Nazioartekotze eta Lankidetza Ataleko buru izendatzen duena (31 zenbakiko lanpostua).

928/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Silvia Sola Ibarra andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko buru izendatzen duena (549 zenbakiko lanpostua).

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

943/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesu baterako deialdia egiten da ikertzaileen lan kontratazioa egiteko, hitzarmen honi lotutako jarduera zientifiko-teknikoetako kontratu bidez: "Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena Nafarroan Prometeus programa hedatzeko".

AKATS ZUZENKETA, ofiziozko berrikuspenaren iragarkian. Epatze deia Osasun Departamentuak abiatu duen Osasuneko kontseilariaren apirilaren 26ko 139E/2023 Foru Aginduaren ofiziozko berrikuspenean interesdun direnei. Foru agindu horren bidez partez baietsi zen Iván Fonseca Errea jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Osasun Departamentuko erakunde autonomoen zerbitzurako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta lanpostu horietan aldi baterako kontratu bidez zein aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko zerrendak hautaproben bitartez osatzeko deialdiaren oposizio-lehiaketako azken emaitzaren kontrakoa, zeina 2023ko urtarrilaren 17an argitaratu baitzen.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

96E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Alesbesko Udal Plan Orokorra, Alesbesko Udalak sustatua.

1.7. BESTELAKOAK

40/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 30eko 81/2021 Foru Agindua, 2021eko abenduan Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako ohiz kanpoko eurite eta uholdeek ukitutako udalerrien zerrenda osagarria onesten duena eta kalte horiek ukitutako pertsona fisiko eta juridikoek izan ditzaketen zerga salbuespenak eta horiek aplikatu dituzten udalerriei eman beharreko konpentsazioak zehazten dituena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABARTZUZA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

BUÑUEL

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, funtzionario araubidean. Izendapen proposamena

DEIERRI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 475. lurzatian. Behin betiko onespena

ARTAZU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 11. lurzatian. Behin betiko onespena

BERIAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 646. lurzatian. Behin betiko onespena

CORELLA

Lorategi-hiriari buruzko ordenantza. Behin betiko onespena

ERGOIENA

Ordenantza, eguzki-energia jasotzeko instalazioak arautzen dituena. Behin betiko onespena

IBARGOITI

Birpartzelazio proiektua, Idotzingo 12. poligonoko (U-14) 72. lurzatian. Behin betiko onespena

IGANTZI

Lur ez-urbanizagarriaren araudiko 38. artikuluaren aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Hirigintzako araudiaren aldaketa. Behin betiko onespena

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Saratsateko 14. poligonoko 74. lurzatian. Behin betiko onespena

ITZALTZU

Ordenantza, eguzki-energia biltzeko eta aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko arauak arautzen dituena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zuluetako 3. eremuko UE-3.5 exekuzio-unitatean egindako aldaketaren hirigintzako araudia

OLAZTI

Hiri jarduketako plan berezia 6. poligonoko 557. eta 558. lurzatietan. Behin betiko onespena

ERRIBERRI

Aldaketa, Hirigintzako Udal Planean, hiri-lurzoruko lurzatien okupazioari eta instalazio fotovoltaikoei dagokienez. Behin betiko onespena

TORRALBA DEL RÍO

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 143. lurzatian, UE-11 exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena