115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona. Izendapena

Ikusirik Burutzaren 2022ko azaroaren 22ko 2022-0115 Ebazpena (2022ko abenduaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), zeinaren bidez onesten baitira gidariaren lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko oinarriak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Burutzaren 2023ko martxoaren 24ko 2023-41 Ebazpenaren bidez, onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta Mairagako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu.

Oposizioaldia eta lehiaketaldia amaituta, toki erakundearen web-orrian argitara eman zen puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen eta deitutako plazen kopuruan lekua baitzuen.

Behin lanpostu hutsa hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igortzen dio, espediente osoarekin batera, izangaia izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen da, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen den izangaia.

Horiek horrela, eta erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izendatzea jarraian aipatzen den pertsona, eta adierazitako lanpostu hutsa esleitzea, horrenbestez:

LANPOSTUAREN IZENA

LANALDIA

MAILA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

IZANGAIA

Gidaria

Osoa

D

Lan-kontratudun finkoa

Francisco Javier Zoco Portero

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko ekainaren 13an, asteartea, jabetu behar du lanpostuaz, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluan (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozkoak).

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Mairagako Mankomunitateko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen udal organoari zuzendua, adierazitako epe berean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.

Tafallan, 2023ko maiatzaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2308318