115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, funtzionario araubidean. Izendapen proposamena

Buñuelgo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko deialdian (oposizio-lehiaketa bidez, funtzionarioen araubidean jardun dezan), kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du David Sema Navarro izendatzeko, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2022ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Buñuelen, 2023ko maiatzaren 22an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2308034