115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Birpartzelazio proiektua, Idotzingo 12. poligonoko (U-14) 72. lurzatian. Behin betiko onespena

Idotzingo 12. poligonoko (U-14) 72. lurzatiaren birpartzelazio proiektua, Mikel Baztán Huarte sustatuta, argitaratu zen 2023ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an. Jendaurrean egon da eta Nafarroako bi egunkaritan ere argitaratu da, eta ez da jarri haren aurkako alegaziorik. Hortaz, Ibargoitiko Udalak behin betiko onetsi du proiektua, 2023ko martxoaren 24an egindako osoko bilkuran.

Argitara ematen da, jarraikiz xedatutakoari Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan.

Idotzinen, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2307716