115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

819/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (Liburutegia), eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik María José Salinas Liberal, María Teresa Iturgaiz Sainz, Inmaculada Goñi Oiz, Alfredo Ayesa Cemborain, Sonia Pérez Miguélez eta Yolanda Hernández Bretones jaun-andreen aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 25ean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María José Salinas Liberal andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (Liburutegia), eta 459 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–María Teresa Iturgaiz Sainz andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (Liburutegia), eta 235 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Inmaculada Goñi Oiz andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (Liburutegia), eta 240 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Laugarrena.–Alfredo Ayesa Cemboráin jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (Liburutegia), eta 223 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Bosgarrena.–Sonia Pérez Miguélez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (Liburutegia), eta 402 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Seigarrena.–Yolanda Hernández Bretones andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko (Liburutegia), eta 612 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Liburutegi Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Zazpigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Zortzigarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunari eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 3an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307582