115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zuluetako 3. eremuko UE-3.5 exekuzio-unitatean egindako aldaketaren hirigintzako araudia

2006ko uztailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Noain Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko UE-3.5 exekuzio-unitatean egindako aldaketa xehatuaren behin betiko onespena, Promociones Patesa SLk sustatuta. Onetsitako hirigintzako araudia, aldiz, ez zen argitaratu.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintza araudi hori, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2308340