115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

569E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez María Asunción Marqués Baldero andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Tuterako Osasun Barrutiko Valtierra-Cadreitako OOLTko Erizaintza Unitateko buru.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 18.7 artikuluak ezartzen duenez, pertsona berak oinarrizko osasun laguntzako talde bat edo gehiago zuzendu ditzake, are osasun eskualde oinarrizko ezberdinetakoak badira ere.

Hori horrela, espedienteari erantsi zaion dokumentazioan arrazoitzen da zergatik egiten den izendapena Tuterako Osasun Barrutiko Valtierra-Cadreitako OOLTko Erizaintza Unitateko burutzarako eta Corellako OOLTko Erizaintza Unitatearen kudeaketarako.

Aipatutako foru dekretuaren 22.5 artikuluan xedatzen denez, erizaintza unitateko buruak izendatzeko eta kargutik kentzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudian ezarritakoa beteko da.

Azkenik, 16. artikuluaren i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez bete bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa den María Asunción Marqués Baldero andrea izendatzea, bitarte baterako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Valtierra-Cadreitako OOLTko Erizaintza Unitateko buru. Horrez gain, bere gain hartuko du Tuterako Osasun Barrutiko Corellako OOLTko Erizaintza Unitatearen kudeaketa.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau María Asunción Marqués Baldero andreari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2307556