115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

821/2023 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta lanpostu bat esleitzen die.

Ikusirik Roberto Allúe Guzmán, Carlos Martínez Jiménez eta Pablo Echeverría Olave jaunen aldeko izendapen-proposamena, 2023ko apirilaren 25ean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Roberto Allué Guzmán jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta 492 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Carlos Martínez Jiménez jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta 465 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Pablo Echeverría Olave jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea ofizial tekniko izateko (Informatika Zerbitzua), eta 546 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Atalari atxikia (Tuterako campusa).

Laugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Bosgarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunei eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 3an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2307585