115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Hirigintzako araudiaren aldaketa. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2023ko maiatzaren 19an egindako osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi ditu, batetik, Eraikuntzaren Ordenantzako 95.7. artikuluaren aldaketa eta, bestetik, Hirigintzako Araudiko 24. eta 25. artikuluen aldaketa xehakatua, hiri-lurzoruan igerileku partikularrak baimendu ahal izateko.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin bat etorriz, iragarki hau argitaratzen da, onetsitako arau testuarekin batera.

Igantzin, 2023ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2308251