2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Ikusirik Burutzaren 2022ko azaroaren 22ko 2022-0114 Ebazpena, 2022ko abenduaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, zeinaren bidez onesten baitira oinarriak, administrari laguntzailearen lanpostu huts bat eta gidarien hiru lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).
Burutzaren otsailaren 16ko 2023-23 Ebazpenaren bidez, onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta Mairagako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu.
Merezimendu-lehiaketa amaituta, toki erakundearen web-orrian argitara eman zen puntuaziorik handiena lortu zuten izangaiak izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten eta deitutako plazen kopuruan lekua baitzuten.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izendatzea jarraian aipatzen diren pertsonak, eta adierazitako lanpostu hutsak esleitzea, horrenbestez:
LANPOSTUAREN IZENA | LANALDIA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | IZANGAIA |
Administrari laguntzailea | Osoa | D | Lan-kontratudun finkoa | Inma Flores Gil |
Gidaria | Osoa | D | Lan-kontratudun finkoa | Eduardo Liberal Leoz |
Gidaria | Osoa | D | Lan-kontratudun finkoa | Yusein Faikov |
Gidaria | Osoa | D | Lan-kontratudun finkoa | David Ibiricu Navarro |
Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko ekainaren 13an, asteartea, jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak).
Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez direnek Mairagako Mankomunitateko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
–Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen udal organoari zuzendua, adierazitako epe berean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.
Tafallan, 2023ko maiatzaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.
Iragarkiaren kodea: L2308316