115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, ofiziozko berrikuspenaren iragarkian. Epatze deia Osasun Departamentuak abiatu duen Osasuneko kontseilariaren apirilaren 26ko 139E/2023 Foru Aginduaren ofiziozko berrikuspenean interesdun direnei. Foru agindu horren bidez partez baietsi zen Iván Fonseca Errea jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Osasun Departamentuko erakunde autonomoen zerbitzurako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta lanpostu horietan aldi baterako kontratu bidez zein aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko zerrendak hautaproben bitartez osatzeko deialdiaren oposizio-lehiaketako azken emaitzaren kontrakoa, zeina 2023ko urtarrilaren 17an argitaratu baitzen.

2023ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ekoan, argitaratu zen iragarkian akats bat dagoela ikusirik, hura zuzendu eta argitaratzen da.

Honako hau dioen tokian:

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Atalari zuzenduta; horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Honako hau behar du:

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, ofiziozko berrikuspenari hasiera eman dion foru aginduaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete erregistro orokor elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Atalari zuzenduta; horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 26an.–Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, Laura Díaz de Cerio Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2308326